'Oizpeko pantolluk' eta 'Bizkaiko Kopla Gaztiek' finalean izango dira
2025-11-20 09:26 BertsolaritzeaFinala, abenduaren 4an izango da, Zornotza Aretoan.
Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan izan dira bertsolari gazteen sariketako bigarren eta azken finalaurrekoak. Beraz, erabagita geratu da abenduaren 4ko finala.
A moltsoko Txikitin parian eta Oizpeko pantolluk taldeak eta B moltsoko Bizkaiko Kopla Gaztiek, Mabe eta Piromanak taldeak ibili dira kantuan. Oizpeko pantolluk A moltsoan eta Bizkaiko Kopla Gaztiek B moltsoan batu ditue puntu gehien. Beraz, abenduaren 4an finala jokatuko dabe, Etazetak eta Zerobi taldeekaz batera.
Ondoko bertsolari honeek izan dira protagonista:
- A moltsoan, 18 urtera artekoetan:
- Txikitin parian: Iradi Barrenetxea, Amaia Gallastegi eta Aner Goikoetxea.
- Oizpeko pantolluk: Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo.
- B multzoan, 25 urtera artekoetan:
- Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.
- Mabe: Araitz Katarain eta Kelmene Abaitua.
- Piromanak: Enara Gallastegi eta Izaro Bilbao.
Saioko aurkezlea Koldo Gezuraga Seijido izan da eta epaimahaia Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari beharra Igor Menika Bengoetxeak egin dau.
Finala, abenduak 4, Zornotza Aretoan
Ondoko bertsolari honeek kantauko dube finalean:
- A taldeko finala:
- Etazetak: Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.
- Oizpeko pantolluk: Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo.
- B taldeko finala:
- Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna
- Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.
Finala 18:00etan hasiko da eta sarrerea doban izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
