Martxan aratusteak iragartzeko kartelaren lehiaketea

Bizkaie! 2025-11-21 10:54   Kulturea

Izena emoteko epea zabalik egongo da abenduaren 26ko 23:59ak arte.

Bilboko Aratusteak zezeilaren 12tik  17ra izango dira. Beraz, Bilboko Udalak 2026ko Aratusteak iragarteko kartel lehiaketea deitu dau, jai herrikoiak, parte-hartzaileak, txiki eta handientzako ekitaldiak izango dituen sei egunak.

Parte hartu nahi dabenek lan originalak abenduak 26ko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal izango ditue. Aurreko edizinoetan lez, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango ditue parte-hartzaileek eta dibersidadea balorauko da generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funzionala, edade, klase soziala, gorputz mueta eta bestelakoak irudikatzean, rol eta estereotipoei aurre eginez.

Lanek formatu bertikala izan beharko dabe, 50 cm x 70 cm-koa, eta online aurkeztu beharko dira udal-webgunearen bidez, 2026ko aratusteetako kartelen lehiaketea atalean.

Lehiaketako oinarriak hemen dagoz eskuragarri.

Adimen Artifizialeko tresnak erabiliz gero, horreek zehaztu egin behar dira. Balorazinoari jagokonez, giza esku-hartzea AA erabiltzearen ganetik egongo da.

Jai-batzordeak eta diseinuaren eta kulturearen arloko ordezkariek osotutako epaimahaiak sei kartel finalista hautatuko ditu. Jenteak udal-webguneko online botazinoan eta aurrez aurreko botazinoan, Abandoko Udaltegian (Barrenkua Kalea, 5) botau ahal izango dau, urtarrilaren 12tika aurrera. Kartel irabazlea aurrez aurreko botazinoa (% 35), online botazinoa (% 35) eta epaimahaiaren erabagia (% 30) kontuan hartuta erabagiko da.

Lehiaketea irabazten dauenak 2.000 euroko saria irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu