Iñar Sastre pinistea izango dau lagun Bilboko Udal Txistulari Bandeak
2025-11-21 09:31 MusikeaKlasikoen Txokora ikuskizuna zemendiaren 26an izango da, 19:00retan, Euskalduna Jauregian.
1980ko hamarkadatik pedagogiaren arloan oso presente egon dan txistu eta piano formazinoa omentzeko proposamena da. Bilboko Udal Txistulari Bandeak Iñar Sastre pianistea izango dau lagun,
eta bere sensibilidadea eta esperientzia erakutsiko ditu oholtzan, bai arlo klasikoan, bai jazzean.
80ko hamarkadan txistua konserbatorioetan sartu zanean txistu eta pianorako obrak sortzen hasi ziran hainbat musikari, batez be, konserbatorioko ikasketetan egoki suertatzeko lanak izateko. Ordutik, instrumentu-konbinazino horrek gero eta errepertorio zabalagoa sortu dau eta jatorrian beste instrumentu batzuetarako idatzitako obren egokitzapenak be gehitu jakoz.
Omenaldi berezi hau egiteko, txistulari boskoteak Iñar Sastreren laguntzea izango dau. Sastrek pianoko goi mailako ikasketak egin zituan Musikenen eta gero, bere ezagutzak Parisko Konserbatorioan aberastu zituan eta gaur egun jazza ikasten dabil. Horrezaz gan, Gasteizko Konserbatorioan irakasle da eta gaur egun Musikenen be erakusten dau.
Gabonakaz batera, abenduaren 16an Campos Elíseos antzokiak Elur Malutak kontzertu korala hartuko dau eta hor parte hartuko dabe Ahotsak Abesbatzak, Miren Bernaolak zuzenduta, Haur abesbatzak Maite Olmosek zuzenduta eta Bilbao Musikako txistu-ikasleek. Jon Gómez Garaik aurkeztuta, garai honeetako berotasuna eta espiritua biztuko dituen pieza tradizionalak zein gaur egungo sorkuntzak eskainiko dira.
Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan erosi daitekez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
