Tokikomek 'Puntua', Aiaraldea eta Antxeta Irratia saritu ditu
2025-11-21 13:31 Pil-pileanGainera, Goienaren Podcast Gelak aitamen berezia jaso dau.
Lau sari banatu ditu Tokikomek Aretxabaletan egindako sari banaketa ekitaldian. Ondoren adimen artifiziala kazetaritzan eta komunikazinoan eragiten dabilen aldaketez hausnartu dabe.
Ekitaldian Tokikom osotzen daben euskerazko toki hedabideetako ordezkariak eta erakunde publikoak izan dira, esaterako, Eusko Jaurlaritzea, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak.
Goiatz Arana kazetariak aurkeztu dau saioa.
Azal onena, Puntua
Goienaren Puntua aldizkariak irabazi dau Azal Onenaren Saria, Keinu hizkuntza azalagaitik. Epaimahaiak ondokoa nabarmendu dau: oso modu bisual eta indartsuan erakusten dau gorren komunidadeak eskatzen dauen ofizialtasuna.
Eduki onena, Aiaraldea
Eduki Onenaren Saria, barriz, Aiaraldea izan da, Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bihurtzen danean erreportajeagaitik. Suizidioaren gaia da erreportaje horren funtsa eta, epaimahaiaren arabera, lan mamintsu hori kazetariaren esperientziatik abiatzen da erreporterismoa lantzeko modu aberasgarria apliketako.
Ikus-entzunezko onena, Antxeta Irratia
Ikus-entzunezko onenaren saria Antxeta Irratiak irabazi dau. Lodifobiaren kontrako ahotsak alkarrizketa bildumeagaitik. Holan, jente askorentzat eguneroko arazoa dan eta gehienontzat ezustean pasetan dan bazterketa muetea argitara atarateko ahaleginagaitik saritu dau epaimahaiak.
Aitamen berezia Goienaren Podcast Gelari
Tokikom Sariek aitamen berezia emon deutse Goienaren Podcast Gelari. Komunidadearen eskura jarri dau Goienak gela barria eta epaimahaiak nabarmendu dau parte-hartzea eta herri mailako sareak ehuntzeko ekimena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
