Bilbao Bizkaia Design Week, gaur, hilak 20, hasiko da

Bizkaie! 2025-11-20 09:01   Kulturea

Bilbo diseinuaren erdigune konbertiduko da zemendiaren 20tik 28ra arte.

Bilbao Bizkaia Design Week 2025, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urtero atontzen daben diseinuaren astea, gaur, hilak 20, hasiko da eta jardueraz betetako programea dau. Beraz, Bilbo eta Bizkaia diseinuaren epizentro kobertiduko dira zemendiaren 20tik 28ra arte.
 
Larrialditik bizibarritzera izenpean, ekimenak paradigma aldaketa osoa proponiduten dau: diseinua konsumo-tresnea erabiltzetik bizitea errazten dauen diseinura egindako bidea, planetako bizitearen jarraipena ahalbidetzeko. Gainera, aurrekaririk bako krisi ekosozialaren aurrean, Bilbao Bizkaia Design Week 2025 ekimenak aukerea emongo dau astebetez herritarrei eta sektoreagaz lotutako eragile guztiei erakusteko jasangarritasuna daborduko ez dala nahikoa, premiazkoa baita birsortzea eta giza eta natura-ekosistemak jagotea.

Beraz, BBDW25ek aurrera egin dau ingurumen-konpromisoan, Erronka Garbia zigilua eskuratzeko guran. Ihobe soziedade publikoak garatutako metodologia horrek erispide jasangarrien arabera atondutako ekitaldiak autortzen ditu.
 
UNESCOren Uri Sortzaileen Sarean Bilbo Diseinuaren Uri izentau ebenetik hamaika urte pasau dira, halanda ze, Bilbao Bizkaia Design Week 2025 ekimenak industria sortzaileak sustatzen jarraitzen dau, garapen ekonomikorako eta nazinoarteko proiekzinorako faktore bezela, diseinua uritarrei alderdi guztietatik hurreratzeko.
 
Zabalgune eraikinak, profesionalen, herritarren eta diseinu-sektoreko eragileen arteko loturak hartuko ditu, ingurunea jagoteko daben praktikak aktibetako, sektore sortzaileen lana gainerako sektore ekonomikoetara eta gizartera hurreratzeko, jarduerak sustatzeko, publikoa erakartzeko, networkinga bultzatzeko eta talentua eta ezagutza partekatzeko.
 
Jarduerak

Gaur, zemendiak 20, 18:30 - 20:30: Zabaldune eraikinak inaugurazino ekitaldia hartuko dau. Hizlariak ondoko honeek izango dira: Carlota Sanz, Jan Boelen, Jenny Andersson, Maitena Salinas eta Pez Estudio. Horreezaz gan, 12:00etatik aurrera, Zabalgune Eraikineko erabilera anitzeko aretoan 5x5 Bilbao erakusketea bisitau ahal izango da.

Zemendiaren 21ean, Zabalgune eraikinean Seeds for Regeneration izango da, diseinuan lan egiten dabenen eta birsortze-eremuko nazinoarteko erreferenteen arteko hartu-emonak: Jan Boelen eta Jenny Andersson. Horreezaz gan, ondoko honeek hartuko dabe parte: Elisa de los Reyes (Pezestudio.org) eta Miren Lauzirikaren (Art for Life).

Gainera, egun berean, Artiach Fabrikan, Maker Faire Bilbao Jaialdiaren barruan, Open Espazioak Maker Ekintzaile 2025 sorkuntza-egoitzetan egindako proiektuak aurkeztuko ditue. Egun berean, 20:30ean, nazinoartean Murcof izenez ezaguna dan Fernando Corona artista mexikarrak The Etna Sessions ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko dau Bilboko Enkarnazinoaren Eleizan.

Bilbok eta Bizkaiak bideoforuma hartuko dabe parte zemendiaren 23an Zabalgune eraikinean. Bertan, mundu osoko birsorkuntza ekosozialeko benetako ekimenak erakutsiko ditue.

Programea osotzen dauen beste jardueretako bat sormeneko eta osasun komunitarioko laborategia da, BBDW25 Laborategiagaz batera. Datorren zemendiaren 24an, 12:30ean, Zabalgune Eraikinean, Deustuko Unibersidadeko, EHUko (Arte Ederrak), IDarteko, Tecnuneko (Nafarroako Unibersidadea) eta IED Kunsthal Bilbaoko ikasleek diseinautako soluzinoak aurkeztuko dira. Ikasle horreek asteak emon ditue lanean, Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo Sailak proponidutako benetako erronkei aurre egiteko.

Gainera, Taupada/Latido instalazino interaktibo eta parte-hartzailea zemendiaren 28ra arte egongo da ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bilbao Bizkaia Design Week 2025 ekimenaren programearen beste nobedadea zuzeneko podcast proiektua da. Zemendiaren 26an, 18:00etan, Zabalgunean batuko dira eta Andrea Fernandezek (Curiosum Tremens Podcast) eta Nekane Salcinesek (Caóstica) aurkeztuko dabe, Tracking Bilbao kultura digitaleko jaialdiaren eta Euskalpoden laguntzeagaz.

Bilbao Bizkaia Design Week 2025 zemendiaren 28an amaituko da, 20:00etatik aurrera, Zabalgune Eraikinean, Partekatu! amaierako ekitaldiagaz, ikaskuntzak partekatzeko eta aste osoan zehar egindako lan kolektiboari buruz hausnartzeko topaketea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu