'Adimen artifizialaren erabilera etikoa hezkuntzan' ardatz

Bizkaie! 2025-11-21 08:33   Kulturea

Nazinoarteko jardunaldia Bilbao AS Fabriken.

Datorren martitzenean, zemendiaren 25ean, Hezkuntza baliabideak adimen artifizialaren aroan: inklusioa, ekitatea eta sarbidea nazinoarteko jardunaldia egingo da Mondragon Unibersidateko Bilbao AS Fabrik campusean. Euskal Herriko hezkuntza-komunidadeko oinarrizko eragileakaz batera, Iberoamerikako eta Europako hezkuntzearen arloko ordezkariek hartuko dabe parte topaketan. Adimen artifizialak (AAk) hezkuntza-baliabideen sorreran eta erabileran dakarzan erronka eta aukeren inguruan hausnartzea da helburua.

Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta IFE Europe (Institute for the Future Education) erakundeak sustatutako hezkuntza-barrikuntzako gunean egingo da jardunaldia, Bilbao AS Fabriken. Gune horrek hezkuntzako, eremu akademikoko, teknologiaren arloko eta gizarteko askotariko eragileak batzen ditu. Ekitaldia bat dator IFE Europe buru daben OE-AI eta IberoAmerican GOGN Hub proiektuen hasiereagaz. Ekimen horreen asmoa da hezkuntza-baliabideen sorreran AAren erabileran sakontzea eta Iberoamerikan hezkuntza-baliabide edegien sorreran dabizen hezkuntzako doktore ikertzaileen sarea sortzea.

Zientziaren, politikearen eta hezkuntza-jardunbidearen arteko alkarrizketarako gunea

Topaketeak —parte hartzea doban izango da— gune akademiko eta estrategiko bat sortzea dau helburu, ezagutzak, hausnarketa kritikoa eta konpartidutako orientazinoa eta hezkuntza-testuinguruetan AAren erabilera etiko, ekitatibo eta arduratsua egiteari buruz. Adimen artifiziala ez da tresna huts bat, ezagutza-ekosistemak berratontzeko faktore bat baino. Ideia hori oinarritzat hartuta, jardunaldian bost lan-arlo nagusiri helduko deutse parte-hartzaileek:

  • Hezkuntza-baliabideen sorreran AAren erabilerea txertatzeak dakarzan erronkak ikuspegi kritikoagaz aztertzea.
  • Hezkuntzearen eremuan adimen artifiziala arduraz, zuzen eta gardentasunez erabiltea bermatuko daben orientabideak eta jarduketa-esparruak proponidutea.
  • Dibersidadeen, erakundeen eta politika publikoen arteko alkarlanerako aukerak bilatzea eta Iberoamerikaren eta Europaren arteko lankidetzea sustatzea kalidadezko hezkuntza-baliabideak sortu eta konpartiduteko.
  • Hezkuntza-jardunbide inklusiboagoak sustatzea, hizkuntzen eta kulturen aniztasuna errespeteta dabenak.
  • Adimen artifizialaren eta hezkuntza-barrikuntzearen inguruko nazinoarteko alkarrizketan Euskadi erreferentzia lez posizionetea.

Hezkuntza-barrikuntzearen aurreko konpromisoa

Jardunaldiaren bidez, hezkuntza-barrikuntzeagaz, ekidade digitalagaz eta ezagutzarako sarbide edegiagazko konpromisoa sendotu dabe Mondragon Unibersidadeak eta IFE Europek. Era berean, Euskadi nazinoarteko erreferentzia bihurtu dabe adimen artifizialaren aroan hezkuntza-politikak eta jardunbideak garatzeari jagokonez.

Egitaraua

09:30 – 10:00 | Edegiera ofiziala. Hizlariak:

  • Iñaki Larrea (Mondragon Unibersidadea – MU).
  • Aitor Uriondo (Ikaskuntza eta Barrikuntza Zuzendaritzea, Eusko Jaurlaritzea).
  • Virginia Rodés (IFE Europe).

Moderatzailea: Miguel Ángel Montoya (IFE Europe).

10:00 – 10:45 | Hitzaldia: Adimen artifiziala eta hezkuntzearen etorkizunak. Hizlaria: Tel Amiel (IFE Europe).
10:45 – 11:30 | Panela: Hezkuntza-baliabideen sorkuntzearen erronkak eta jardunbideak AAren aroan.

Hizlariak:

  • Iñaki Murua (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).
  • Amaia Torrealday (Mondragon Unibersidadea).
  • Cristina Etxeandia Azpiazu (Digitalizazinoko eta Barrikuntza teknopedagogikoko koordinatzailea – Barritzegune Nagusia).
  • Galder González (Euskal Wikilarien Elkartea).

Moderatzailea: Amaia Arroyo (Mondragon Unibersidadea).

11:30 – 11:45 | Deskantsua.
11:45 – 12:30 | Panela: Adimen artifizialaren eta hezkuntza-baliabide edegien arteko integrazio-esparrua helburu.

Hizlariak:

  • Javiera Atenas (Suffolkeko Unibersidadea).
  • Antonio Moreira (Aberta Unibersidadea).
  • Tel Amiel (Brasiliako Unibersidadea).
  • Colin de la Higuera (Nanteseko Unibersidadea)
  • Francisco Iniesto (Urrutiko Hezkuntzarako Unibersidade Nazionala – UNED).

Moderatzailea: Virginia Rodés.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu