WiFi herriak: bai ala ez?
2007-10-11 15:25Aspaldidanik, bai Estadu Batuetako eta baita Europako hainbat uritan WiFi konekzinoen bidez euren urietako gune guztietara heltzeko asmoa agertu dabe agintariek. Gurean, hor dogu Ereño-ko kasua: bertako auzokide guztiek dabe WiFi konekzinoa egiteko aukerea.
Interneten sartzeko kablea eta modem-a behar doguz. Edo kableok ahaztu geinkez, WiFi sistemeari esker. 'Wireless Fidelity' izenekoa gero ta gehiago erabilten dan sistemea da. Teknologia aurrera doa eta gaur egun edonon dagoz etxe edo bulegoetatik kanpoko WiFi guneak; berbarako, Getxoko kirol portuan, EHUko guneetan, museoetan edota taberna batzuetan.
Gura dauenak, hor daukaz, alde batetik, Telefonica-ren web gunea probintziaz probintzia ikusteko ze lekutan dagoan WiFi zerbitzua (www.telefonicaonline.com). Gero, Euskaltel enpresearena be bisitau zeinkie (www.euskaltel.es ).
Herri eta uriek teknologia honen alde egin dabe apostu, euren herritarrei Interneten sartzeko zerbitzua eskaintzeko asmoz. Azken barrien artean hor dogu Donostiako kasua: 500.000 metro koadroko zabalune bat izango dabe WiFi sistemeagaz baina ez da dobanekoa izango. Bertako hiru hondartzen inguruan kokakaturik dago WiFi eremua, Ondarreta, Kontxa eta Antiguoko hondartzen aldetik. Orain arte Kursaal-ean hasi eta Alderdi Ederreko lorategietara biatarteko gunea izan da WiFi konekzinoa egiteko leku bakarra (udaletxeak garatuta).
Proiektu barri honetan 'Mesh' izeneko teknologia erabiliko dabe. Hau sare informatikoak konektetako erabilten dogun sistemea da; bertan konekzino puntu bakotxa beste puntu bat ego gehiagogaz lotuta dago, azken batean sarebegiz osoturiko konekzinoak egiten ditu. Era horretara, puntu biren arteko bide batek huts egiten badau, beste bide bat aukeratzen da bien arteko loturea egiteko.
Aspaldidanik, bai Estadu Batuetako eta baita Europako hainbat uritan WiFi konekzinoen bidez euren urietako gune guztietara heltzeko asmoa agertu dabe agintariek. Gurean, hor dogu Ereño-ko kasua: bertako auzokide guztiek dabe WiFi konekzinoa egiteko aukerea.
Baina udalerria nahiko handia eta zabala bada, uri handien kasuan, arazoak sortuko dira. Kale, plaza, parke eta leku guztietan holako konekzinoak egiteko udalak dirutza piloa gastau beharko dau azpiegiturak preparetako.
AEBetan 450 uritik gora dabilz holako proiektuak garatzeko bidean baina hainbat urik baztertu egin ditue WiFi sistemea ezartzeko proiektuak, besteak beste, San Frantzisko, Chicago eta Houstonek; Chicagok momentuz gelditu egin dau berea 18,5 miloe dolar gastau ondoren. Houstonekoek be 50 miloe gastau dabe eta horain kolokan dagoz, ez atzera ez aurrera. Milwauke-n bardin, 20 miloe gastau ta gero. kontuak atara ondoren, ezinezkotzat jo dabe proiektua. Oraindino WiFi teknologia ez dago preparauta eremu handietan erabilteko.
Edozelan be, Sant Louis uriko 1.700 farolatan WiFi puntuak iminteko asmoa erakutsi dabe. Beste adibide bat, Minneapolis urian atalka dabilz WiFi sarea auzoetara zabaltzen eta datorren urterako beste 400.000 biztanlek izango dabe konekzinoa egiteko aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!