X. Getxo Music & Food

Bizkaie! 2026-06-12 09:57   Musikea

Zuzeneko musikea eta gastronomia Algortako Portu Zaharrean.

Jaialdiaren hamargarren edizinoa egingo da 2026ko bagilaren 12, 13 eta 14an Algortako Portu Zaharrean. Getxoko udako musika eta kultura-hitzordu nagusienetako bat izango da.
Hiru egunetan zehar, zuzeneko kontzertuak, jai-giroa eta eskaintza gastronomiko aparta izango ditugu eskura. Gainera, momentuko foodtruck entzutetsuenetako batzuk egongo dira bertan.

Hasieratik, Getxo Music & Food bertako musika-agertokiaren eskutik joan dan proiektua eta Getxo Sound ezagunaren bultzatzaile bihurtu da. Urte honeetan zehar, jaialdiak ikusgarritasuna emon deutse bertako zenbait talderi, eta Getxoko musikearen berezko nortasuna eregiten lagundu dau.

Hamargarren urteurreneko edizino berezi honetan, jaialdiak hurbileko talentuaren aldeko jarrereari eutsi deutso: zuzeneko musikea, tokiko kultura eta ingurune parebakoa itsasoaren ondoan.

Kontzertuak hiru egunetan izango dira Portu Zaharrean

Bagilak 12, barikuan:

18:30 · Caballo Regalado

19:45 · Unicorn Riders

21:00 · Los Brazos

23:00 · Los Retros

Bagilak 13, zapatuan:

13:00 · Javi Real de Asua

14:30 · Bringas

18:30 · Ontario

20:00 · JP & El Grupo Salvaje

21:30 · El Mentón de Fogarty

23:30 · Moses & The Tablets

Bagilak 14, domekan:

13:30 · Volantazo.

14:30 · Ñam Session.

17:30 · The Last Waltz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu