Lara Izagirre Garizurietak Grezian amaitu dau ‘Yerma’ filmaren grabaketea
2026-06-11 11:35 ZinemeaFederico García Lorcaren irakurketa garaikidea proponiduten dau Yerma pelikuleak.
Asteonn amaituko da Eviako irla grekoan Yerma pelikulearen grabaketea, Lara Izagirre Garizurietaren (Un otoño sin Berlín, Nora) hirugarren film luzea, zazpi astez Bilboko hainbat lokalizazinoetan egon eta gero: Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa edo Euskal Herriko Unibersidadean, besteak beste.
Izagirre eta Goiricelaya antzerkigileak (MAX 2023 sariduna, Yerma antzezlanaren egokitzapen onenari) idatzia, Ane Pikaza (Nora, La ermita) eta Aitor Borobia (Verano en rojo) dira pelikula honetako protagonistak. Eurekaz batera, Loli Astoreka (Goenkale, Nora), Leire Orbe (Go!azen), Naiara Carmona (Volveréis, Balenciaga, Nora) eta Aritz Kortabarria (El mal) egongo dira.
Pelikulea euskeraz eta urian oinarrituta dago. Amatasunaren eta antzutasunaren ganeko presino sozialak edo lagundutako ugalketearen dilema etikoak aztertzen ditu, besteak beste. Jatorrizko testua alde batera itxita, Yerma honek narratiba eraldatzailea planteau eta protagonistak euren etorkizunari bueltea emoteko bidea topauko dau.
Lara Izagirre zuzendariak azaldu dauenez, oso pozik eta eskertuta nago Yerma-n parte hartu dauen persona bakotxak sekulako lana egin dauelako. Nire ondoan sentidu ditut, laguntzeko prest, eta uste dot gure neurrira grabetea lortu dogula. Alkar jagondako grabaketea izan da, ondo landua, eta badakit istorioak merezidu dauen errespetuagaz eta maitasunagaz kontau dogula. Orain urte asko Bilbon hasi zan bidaia eta ahalegin ikaragarri baten emoiteza izan da grabaketea. Alde batetik, Gariza Filmsek egin dauen lana produkzinoari begira; bestetik, María Goiricelayagaz egindakoa gidoia idaztean. Orain, ostera, Grezian gagoz, eta grabaketea hasi ondoren, koprodukzinoaren beste aldea ikusten hasi garela esan neike. Egun bikainak bizi ditugu talde barriagaz, proiektuagaz lotura sendoa be izan dogu. Magikoa da hemen grabetea, Neda Films etxeak egin daueen lanari esker, Gariza Filmsekin alkarlanean ibili dana. Nazinoarteko izaera honek pelikulea toki zabalago eta unibersalago batera eroango dauela uste dt, Grezian grabautako bazterrek proiektuari gehituko deutsen sakontasunagaitik, baina baita filmaren zati honetan kontauko dugunagaitik be. Oso harro nago ekoiztetxe biek, talde greziarrak eta euskal taldeak egindako lanaz. Gitxi falta da grabaketeari agur esateko, normalean ikusten ez dan zatiagaz hasi orduko. Muntaia, musikea, soinuaren zein irudiaren postprodukzinoa... Badakit lantalde bikaina dodala, esangura guztietan, eta istorioak merezidu dauena egiten gabizela: film handi bat.
Zuzendariaren ohiko talde teknikoak lan egin dau Yerma-n: Gaizka Bourgeaud (Nora, Un otoño sin Berlín) argazki zuzendari bezela, Eva Valiño (Un otoño sin Berlín, Alcarrás) soinuan, Zaloa Ziluaga (Los domingos, Karmele, Handia) artearen arduraduna, eta Paula Olazen (Nora, Alguien que cuide de mí) musika originalagaz.
Gariza Films-ek produzidutako pelikulea da hau; Eusko Jaurlaritza, Europa Creativa MEDIA, Eurimages eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker baina baita EITB, RTVE eta BBK Fundazinoaren partaidetzeagaz be. Bestetik, nazinoarteko produkzinoa da, Greziako Neda Film etxeagaz, Greek Film Centerregaz eta ERT Greziako telebista publikoagaz bat egin dauelako. Atera Films estadu-mailako banaketaz arduratuko da.
Formatu digitalean grabau da Yerma, eta mikroskopioetatik ataratako material zientifikoa tartekatzea da helburua; barrukoa, sensoriala eta sinbolikoa dan guztia batzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
