'Gipuzkoa Donemilia'

Bizkaie! 2026-06-11 09:32   Musikea

Oskarbi, 60 urte kantuan.

Euskal musikearen panoraman talde beteranorik bada, hori da Oskarbi, izan be, 60 urte egin ditu aurten, eta hori ospatzeko disko berezia plazaratu dau: Gipuzkoa Donemilia.


Ibilbide luzean, taldea Ez Dok Amairu mitikoan hasi zan lehenengo pausuak emoten. Bada, 60 urte aurrerago, badala hamahiru erakutsi dau, Gipuzkoa Donemilia hau Oskarbiren hamahirugarren diskoa baita.

Geldiro-geldiro , mimo handiz egindako lana da: grabazinoak 2024an hasi eta 2026ko maiatzean amaitu dira. Danetara, hamaika kantu dira, taldeak bere-berezkoak dituan ezaugarrien isla: ondo aukeratutako berbak, kantutegi tradizionaletatik hartuak zein sortu barriak; musika landua, beti herri-musikearen bidetik, eta bikain buztartutako ahots biziak. Dana gustu handiz biribilduta.

Gipuzkoa Donemilia.

Taldea zuzenean ikusteko aukerea dago bagilaren 19an, Aian, arratsaldeko 20:00etan. Erosi sarrerak hemen


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu