Bueltan da 'Bilbao Musika Kalean'
2026-06-12 09:10 MusikeaBagilaren 15etik 18ra bitartean, Bilbao Musikako ikasleek eta irakasleek dobako kontzertuak eskainiko ditue.
Bilbao Musikak Bilbao Musika Kalean ekimena atondu dau, urtez urte egiten da Bilboko Udal Musika Eskolan landutako jarduera artistikoa eta hezitzailea uriko kaleetara hurbiltzeko. Lau egunetan, ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar egindako lana herritarrakaz konpartiduko dabe, Bilboko hainbat gune esanguratsutan eskainiko diran dobako kontzertuen bidez. Proposamen honen helburuak dira musikea publiko guztiakana hurbiltzea, ikasgelako jarduerak kalera ataratzea eta uriko kultur dinamizazinoan laguntzea.
Egitaraura batu ditue kontzertuak, kalejirak eta aire zabaleko ikusizunak, hainbat diziplina eta estilotako taldeek eskainita. Besteak beste, parte hartuko dabe Eskolako Bandek, Bilbao Musika Big Band taldeak, ganbera-musikako taldeek, piano ikasleek, musika modernoko konboek, inprobisazino tailerrak, Bilbao Musikako Orkestrak, baita txistu, trikitixa, akordeoi eta abesbatza taldeek be.
Aurten ondokoak izango dira agertokiak: Arenaleko Kioskoa, Santiago Katedrala, Enkarnazino Eleizea eta Alde Zaharreko hainbat kale eta plaza. Espazio horreek barriro bere musikearen eta herritarren arteko topagune bihurtuko dira.
Ekimen honen bidez, Bilbao Musikak musikearen zabalkundeagaz, prestakuntza artistikoagaz eta herritarren parte-hartzeagaz dauen konpromisoa berresten dau, ikasleek beren aurrerapena eta talentua ingurune hurbil eta edegian erakusteko aukerea eskainiz.
Egitaraua
- Bagilak 15: Kalejirea – Trikitixa taldea.
• 11:30 – 13:00.
• Ibilbidea: Erriberako Merkatua – Unamuno Plaza – Arenaleko Kioskoa.
Bilbao Musika Kalean.
• 16:30 | Santiago Katedrala: Pianoa eta ganbera-taldeak.
• 17:30 | Arenaelko Kioskoa: Eskolako Bandak eta Bilbao Musika Big Band.
- Bagilak 16: Bilbao Musika Kalean.
• 18:00 | Arenaleko Kioskoa: Erromeria (folk konboa eta txistu taldea).
- Bagilak 17: Kalejirea – Trikitixa taldea.
• 18:30 – 20:00
• Ibilbidea: Erriberako Merkatua – Udaletxe Plaza.
Bilbao Musika Kalean.
• 16:30 | Santiago Katedrala: Pianoa eta ganbera-taldeak
• 18:00 | Areatzako Kioskoa: Musika modernoko konboak eta inprobisazio tailerra
• 19:00 | Enkarnazio Eliza: Bilbao Musikako Orkestra
- Bagilak 18: Bilbao Musika Kalean.
• 16:00 | Santiago Katedrala: Pianoa eta ganbera-taldeak.
• 19:00 | Enkarnazino Eleiza: Akordeoi-taldea eta abesbatza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
