Gure Zirkua Bermeon
2026-06-11 12:51 KultureaBagilaren 12tik 28ra.
Olaberrian eta Oñatin birako lehen 25 emonaldiak arrakasta handiz eskaini ondoren, taldeak Gipuzkoa atzean itxi eta Bizkaian egingo ditu datozen asteak. Bagilaren 12tik 28ra, Bermeon izango dira, 5 urteren ondoren Busturialdean barriro.
Xaribaria, zintzar-hotsa edo galarrotsa: Erdi Aroan, Europa mendebaldean, bateren bati burla edo zensurea egiteko herriko jenteak eginiko zarata-hotsa, besteak beste, Euskal Herrian, bigarren ezkontzetan.
Denporearen porasuz, xaribaria herri-antzerki bihurtu zan, jantza, musika, kantu, bertso eta antzerkia buztartuz, epaiketa baten etxuran gizarte-kritika zorrotza egiteko erabilten zana. Aurrerago, zirku garaikideak egin dau bere xaribaria; pistara alkarregaz agertzen diranean, zirkuko kide guztiek eragiten daben algara, zalaparta eta poztasunari deitzen jako xaribaria.
Azken xaribari hauxe da Gure Zirkuak 9. bira honetan aldarrikatu nahi dauena, arabere gehiago mundua gero eta nahasiago eta ilunago baitago.
Xaribaria, alkarregaz, lagunartean edo familian sortutako momentu koloretsu, alai eta baikor bezela.
Helburu horri eutsiz Gure Zirkuak ilusino handiz iragarri dau, Bizkaian sartuta, Bermeon eskainiko dituala hurrengo ikuskizunak:
- Bagilaren 12an, barikuan, 19:00retan.
- Bagilaren 13an, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.
- Bagilaren 14an, domekan, 17:00etan.
- Bagilaren 19an, arratsaldeko 19:00retan.
- Bagilaren 20an, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.
- bagilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan.
- Bagilaren 26an, arratsaldeko 19:00retan.
- Bagilaren 27an, arratsaldeko 18:00etan.
- Bagilaren 28an, eguerdiko 12:00etan.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
