Unibersidadera Sartzeko Probea egin ebenen % 95,26k gainditu dau

Bizkaie! 2026-06-10 13:21   Kulturea

12.080 ikasleetatik 11.507k gainditu dabe.

USaPek fase bi ditu: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dabena eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako
kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Batxilergoko ikasleez gan, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 952 ikaslek emon eben izenan onarpen faseko irakasgai desbardinak egiteko.

Kontuak kontu, ikasleek kalifikazinoak kontsultau leikiez hilaren 11n, Sarbidea aplikazinoaren bitartez.

Baerrikusketea eskatu daiteke bagilaren 11tik 15era eta Behin betiko emoitzak bagilaren 22an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaerea bagilaren 23 eta 24an egin ahal izango da.

Beste alde batetik, Unibersidadera Sartzeko Probearen ezohiko deialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da. Aurkeztu nahi dabenek matrikulea egin behar izango dabe bagilaren 18tik 23ra arte.

USEri buruzko informazino guztia hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu