2007 IKT modernizazinoaren saria
2007-02-12 01:00Bizkaiko Foru Aldundiak administrazinoko barrikuntzeari emoten jakon ComputerWorld 2007 saria jaso dau, bere egituren eta kudeaketa prozesuen informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien modernizazinoan egindako ahaleginagaitik.
Bizkaiko Foru Aldundiak administrazinoko barrikuntzeari emoten jakon ComputerWorld 2007 saria jaso dau, bere egituren eta kudeaketa prozesuen informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien modernizazinoan egindako ahaleginagaitik. Hori guztia Langilearen Atarian gauzatu da, langileen kudeaketearen prozedura guztia elektronikoki izapidetzea ahalbidetzen dauena.
Barrikuntzeari emoten jakon sariaren helburua euren egiturak edo kudeaketa prozesuak modernizetako erakundeek egiten daben ahalegina autortzea da, ardatz legez informazinoaren teknologiak erabiliz.
Oraingo honetan, Bizkaiko Foru Aldundiari Lantik informatika enpresearen bitartez egindako ahalegina autortu gura izan jako. Izan be, barruko prozesuak eta azpiegitura teknologikoak goitik behera barriztau dauz eta, holan administrazinoaren eraginkortasuna eta uritarrentzako zerbitzua hobetu egin da.
Barruko hobekuntza prozesu horregaz batera langilearen atari barritzaile bat, ‘Atarileku’ izenekoa sortu da. Maiatzetik aurrera posible izango da langileen kudeaketa prozedura guztiak Sarearen bidez izapidetzea, hau da, 175 inguru. Momentuz 50.000 espediente inguru ebatzi dira eta horri esker gastua eta denporea aurreztu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!