Ordenagailua itzultzaile
2007-06-18 02:00Orain arteko sistema automatikoetan (gehienek) itzultzaileen laguntzinoa behar izan dabe baina azken teknologiak aprobetxauta, hor dabilz Google edo ta Europar Batasuna (SMART proiektua) beste proiektu barri batzuk bultzatzen, itzulpegintzan oraindino barria dan ‘itzulpen estadistiko automatikoa’ izenekoaren harian.
Globalizazinoa ez da kontzeptu barria. Globalizazino politikoa, soziala, kulturala... Bardin-bardin jantziko gara bai Japonian bai Hego-Afrikan baita Suedian be. Bardin antzekoak dira janariak eta honeen gustoa be. Baina zorionez oraindino bizirik dago hizkuntzen aberastasuna eta aniztasuna.
Altxorra benetan baina honek be badaukaz bere alde negatiboak be. Komunikazinoaren zailtasunaz egingo dogu berba. Hau ondo baino hobeto ulertuko dogu Europa mailan, berton dagozan hizkuntzak kontuan hartuta: nahiz eta hezkuntza sistemek honetan arduratsuak izan (teorian behintzat) ez da bape erraza bi edo hiru hizkuntza ondo dakiazan lagunik topetea. Berbarako, eukerea, gaztelania, ingelesa edo frantseza jakitea ez da bape normala gure gizartean.
Europan mailan holako aniztasunari eusteko eta holako hizkuntzak norbere herrialdetik kanpo ezagutarazoteko plan eta proiektuak ugari dira baina oraindino arrakastea ez da nahikoa izan (gure herrialdea aztertzen badogu behintzat).
Kontua da ze mundua gero eta txikiagoa dala (bidaiak eta bidaiatzeko medioak gero eta errazagoak dira), ekonomia be mundu mailan mobiduten da, herrialde desberdinetako giza harremanak ugaritu egiten dira, mundu bateratuagoan kokatuta gagoz (mundu justuagoan ez dot esan gura) hizkuntzei eutsi eta berpiztu gura doguz baina horretarako nahitaezkoa da inguruetako hizkuntzak jakitea. Baina, eta ez badakiguz, zer? orduan zer egingo dogu?
Arazo honi konponbidea emon guran aspaldidanik egin dira saioak, batez be teknologiagaz lotuta: ordenagailuen erraztasunak eta balibideak aprobetxauta, ez ete dago modurik itzulpen sistema automatikoak sortzeko, giza harremanak erraztuko leukezan sistema automatiko bat lortzeko? Eta holakoak Internetegaz buztartuko bageunkez?
Sarean dagoan eskaintza zabalaren aurrean, hona hemen aukera batzuk:
http://www.online-translator.com/srvurl.asp?lang=es http://www.online-translator.com/text.asp?lang=en http://translation2.paralink.com/
Web gune bi horreetan, testu bat idatziz hainbat hizkuntzatara itzultzeko aukerea dogu, berbarako, ingelesetik frantsezera, edo alemanieratik errusierara.
Testuak itzultzeko sistema asko garatu dira urteotan baina gehienetan giza lana dago atzetik. Azaldu daigun hau. Hizkuntza batetik beste batera pasetako, berbarako ingelesetik frantsezera, hizkuntza bi horreetan aditua dan nonoren laguntzinoa behar dogu. Itzultzaile honek hizkuntza bietako arau gramatikoak eta lexikologikoak dakiz eta honi esker itzulpena egiten deusku.
Orain arteko sistema automatikoetan (gehienek) itzultzaileen laguntzinoa behar izan dabe baina azken teknologiak aprobetxauta, hor dabilz Google edo ta Europar Batasuna (SMART proiektua) beste proiektu barri batzuk bultzatzen, itzulpegintzan oraindino barria dan ‘itzulpen estadistiko automatikoa’ izenekoaren harian.
Honen ardatza zera da, hizkuntza bitako testuak (zenbat eta gehien) ordenagailuetara pasau eta gero formula estadistikoei esker, ordenagailuek eurek egingo dabe itzulpen lana. Berba edo ta esaldi bat itzultzeko unean, testuan agertzeko aukera estadistikoa kontuan hartzen da.
Testuak hizkuntza bietara itzulita dagoz eta hori oinarritzat hartuta, ordenagailuak bereiztuko ditu bien arteko erlazinoak eta kalkulo estadistikoak egin ondoren, kapaz izango da testu barri bat hizkutza batetik bestera pasetako. Jakina, sistema hau ez da akatsik bakoa baino baliogarria da.
Honek ez dau esan gura itzultzaileen lana alde batera itxiko danik baina arloak ondo bereiztu behar dira. Itzulpegintzan be mailak dagoz, ez da gauza bera lan literario bat itzultzea edo testu tekniko bat edo bidaiak eskaintzen dituan web gune bateko informazinoa. Batzutan zehaztasunak behar izango doguz baina beste batzutan, zer esaten dan jakitea eta ondo ulertzea nahikoa izango da. Pentsau daigun alemanieraz dagoan egunkari bateko artikulu bat irakurri gura dogula, kasu honetan itzulpegintza estadistikoak arau gramatikoak ondoegi beteten ez baditu be nahikoa izango dogu egunkarian dakarrena irakurri eta ulrtzeko.
Google-en itzulpegintza estadistiko automatikoaren adibidea honako helbidean topauko dozue: http://translate.google.com/translate_t?langpair=en|it
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!