Microsoft galtzaile: Open Office XML ez da oraingoz estandarra izango

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-09-07 02:00

Estandar bat egonik, zergaitik ez bigarren bat, pentsau dabe Microsoft-ekoek. Hona hemen ba euren produktuagaz, Microsoft Open Office XML (OOXML), ISO erakundearen ateak joka.

Gure kotxeko gurpila zulotu jaku. Tailerrera eroten dogu eta han marka bat baino gehigo ikusiko doguz, Firestone edo Michelin eta beste batzuk zain. Desbardinak izan arren, sarritan prezioari baino ez deutsagu begiratzen. Marka batekoak zein bestekoak edozein kotxetan erabilteko modukoak izaten dira, estandarrak diran oinarrizko elementu batzuk dituezalako. Bardin pasetan da CDak egiten dituezan enpresakaz be.

Industriarako (eta bezeroentzako be bai jakina) estandarrak finkatzea behar beharrezkoa da.

Dana dala, zelan egiten da eta nork egiten dau estandarizazinoa? Ba egon badago nazinoarteko erakunde bat, ingelesezko izena ‘International Organization for Standardization’ (ISO izen laburraz ezaguna) eta industriarako eta merkataritzarako nazinoarteko estandarrak finkatzen ditu. Erakunde hau ‘International Electrotechnical Comission IEC’-gaz alkarlanean dabil, azken hau ekipo elektrikoen estandarizazinoaren arduraduna da.

Gure ordenagailuko dokumentuak gordetako badago estandar bat; horrek adierazoten deutso ordenagailuari, zein formatotan (zein egituran, zelako estrukturea erabiliz) gorde behar dan: ODF (Open Document Format edo benetako izena erbiliz, ‘OASIS Open Document Format for Office Applications’) izenekoa. Testuak, kalkulu orriak, grafikoak, aurkezpenak gordetako edozein ordenagailutan erabilteko modukoa da berau. Formatu hau pasa dan urteko zemenditik estandar moduan onartua dago.

Baina holako estandarra egonda, zergaitik ez bigarren bat, pentsau dabe Microsoft-ekoek. Era horretara, kontsumitzaileek aukera bat baino gehiago izango dau eta guztion onerako izango da, konpetentzia sano osasuntsua dalako. Produkzino industrial askotan be hori pasetan da, estandar bat baino gehiago dago eta ez da inor harritzen. Hona hemen ba euren produktuagaz, Microsoft Open Office XML (OOXML), ISO erakundearen ateak joka.

Herrialde bakotxak badauka bere estandarrak finkatzeko erakundea (nazinoarteko bardintasun arauak herrialde horretan bultzatzeko), berbarako, Espainian AENOR izenekoa dago. Gero, herrialde bakotxetik ordezkari bat dago ISO erakundean eta produktu bat estandarra izateko edo ez erabagia hartzeko orduan, botazinoa egin behar izaten da. Bertako araudia jarraituz, boto emoleen % 25 baino gehiago kontra egon ezkero, ez da produktu hori estandar moduan onartuko. Azkenean, OOXML produktuari jagokon botazinoa egin da eta ezezko botoak % 26 ian dira. Futbol partidua balitz, gola Microsoft-en atean.

Gai honen gainean Sarean eztabaida beroak izan dira eta Microsoft-en kritikoen artean ondokoa esaten izan da. Imajinau daigun Open XML estandarra onartu eta danok erabilten dogula; Microsoft-en ibilbidea ikusiz batek daki holako mezuren bat ez jakun helduko ‘Microsoft-egaz dozun lizentzia barriztu behar dozu bersino barri bat plazaratu dogulako, bestela OOXML-ren hurrengo bersinoagaz ezin izango dozuz zuk zeuk aurreko bersino bategaz egindako dokumentuak barriro erabili’.

Dana dala, ISO erakundeko kideak datorren zezeilean batuko dira barriro Genevan (Suitzan) eta beharbada, orain hartutako erabagia beraztertuko dabe. Ikusiko dogu.

Oharra: batzuk uste dabe, ISO hau ingelesezko izenaren laburpena dala baina ingelesezko izena IOS da (International Organization for Standardization). Orduan nondik dator ISO izen hau? Ba grekoz ‘iso’ honek ‘bardina’ esan gura dau eta hortik bertatik dator

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu