Ordenagailua: antolatzailea antolatu
2007-06-06 02:00Ordenagailua tresna aproposa da informazinoa eta bestelakoak hantxe sartuta eukiteko: argazkiak, bideoak, umeen etxekolanak, kalkulu orriak gure hipotekea zelan doan jakiteko, idazkiak eta bestelakoak. Betiko leloa: sartu eta sartu, han gordeta egongo diralakoan, baina gero, nork topauko dau behar doguna?
Ordenagailua tresna aproposa da informazinoa eta bestelakoak hantxe sartuta eukiteko: argazkiak, bideoak, umeen etxekolanak, kalkulu orriak gure hipotekea zelan doan jakiteko, idazkiak eta bestelakoak. Betiko leloa: sartu eta sartu, han gordeta egongo diralakoan, baina gero, nork topauko dau behar doguna?
Ordenagailua ez da edo, behintzat, ez leuke izan behar zaku bat. Etxeko armairu handi baten antzera, gauzak sartu eta botata ixten badoguz, nahaste-borraste bat egingo dogu.
Aspalditik dago artxiboak topetako sistemea. Beraz, zelan gorde eta zelan topau jakin behar da. Honako aholkuak jarraitzea ez legoke txato.
Sistema operatiboak berak badaukaz hainbat direktorio edo karpeta fitxategiak eta programak gordeteko. Hortik aparte, geuk gura doguna egin geinke baina honako hau egitea benetan gomendagarria dala esango neuke: disko gogorrean datuentzako aparteko karpeta bat zabaldu. Gure datu eta fitxero guztiak hortxe eukiko doguz, ez ‘Nire dokumentuak’ izeneko karpetan ezta beste inon.
Zer dala eta? Ba bihar-etzi beste ordenagailu bat erosten badogu edota gure datuen kopia bat egin gura badogu, leku bakarrean egongo dira danak eta ez sakabanatuta. Gero bai, karpeta horren barruan gura doguzanak gordeko doguz baina hemen be beste aholkutxu bat: karpetak programen arabera antolatu beharrean (hau da, word, excel, access, grahics eta holakoak), gaika antolatu (oporrak, etxeko diru-kontuak, unibersidadeko lanak eta abar). Karpeta bakotxean, jagokozan fitxeroak sartu, programa desbardinetakoak izan arren. Berbarako, ‘unibersidadeko lanak’ izeneko karpetan, word, excel, argazkiak zein beste hainbeste dokumentu mueta egon daitekez.
Beste gauza bat: dokumentu bat gordekeran, batez be word edo excel bada, interesagarria izaten da propiedadeak imintea, gerora begira dokumentua topetea errazagoa izango dalako. Holako bost edo sei dokumentu baino ez badaukaguz, ez, baina dozenaka izan ezkero, bai. Jakina, edozelako dokumentua gordetako unean izen aproposa edo egokia ezarri beharko deutsagu bestela jai daukagu barruan dagoana zer dan jakiteko. Oinarrizko aholkuak baina sarritan ahaztu egiten jakuzanak.
Zelan topau artxibo bat? Artxibo-bilatzaileari, sarritan, ez deutsagu etekinik ataraten. Oraingoan Windows sistemearen bilatzailea aztertuko dogu. Normalean, bertara joten dogunean, karpetako fitxeroak zerrenda moduan ikusten doguz, baina egon badagoz beste aukera batzuk. Horretarako ‘Ikusi’ izeneko menuan sartuta eta lau zati honeek topauko doguz:
- Lehenengo atalean, tresnak izango doguz eskuragai, hau da, tresnen barrea. Gure gustura iminteko (‘pertsonalizau’), estadu barrea agertzeko eta desagertzeko (fitxategi edo karpeta bakotxaren informazinoa eskainiko deusku horrek) edota esploratzailearen barrea erakusteko erabilten da.
- Bigarrenean, gure fitxeroak zelan agertuko jakuzan ikusiko dogu: mosaiko moduan, zerrenda moduan edo zehaztasunakaz. Zehaztasunak ikustea interesgarria izaten da, dokumentuaren tamainua, zein egunetan egin dogun eta ze programagaz agertzen dalako.
- Hirugarrena ‘ikonoak antolatu’ da. Normalean, gure fitxeroen zerrendea alfabetoaren arabera ordenauta agertuko jaku baina beste modu batzuetara be ikus daitekez: mueta, sortze datea, tamainua eta bestea batzuk.
- Laugarrena, eta goiko zehaztasunakaz lotuta, egilea, datak (sortze data eta aldaketa data), tamainua, komentarioak eta beste hainbat datu erakutsiko deuskuzana.
Elementu horreekaz aprobak eginez, gure etekinak hobetu egingo dira. Informazinoa antolatuago izango dogu eta artxiboak topetea errazagoa da.
Eta hori bai, ez ahaztu segurtasun kopiak egitea. Disko gogorra nonoiz apurtu be egiten da eta kopiarik barik gure datuak betirako galduko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!