Gabonetako izar distiratsuena: Nintendo Wii

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-01-03 01:00

Teknologia erregaletea aukera ezin hobea da gure ideia eskasak aberasteko. Hamaikatxu idea dagoz merkatuan baina finago aztertuz, imini daiguzan gure begiak egunotan distirarik handiena emoten dauen produktuaren gainean: Nintendoren Wii.

Teknologia gero eta gehiago sartu dogu egunotako erregaluen artean. Orain hamar edo hogei urte, nori otuten jakon holako produktuak erosi eta gabonetan erregaletea? Gainera, orain urte batzuk prezioak askosaz karuagoak ziran.

Kontuak kontu, teknologia erregaletea aukera ezin hobea da gure ideia eskasak aberasteko. Ez dakigula zer erregalau? Horra hor eskaintzea: bideo-jokoak, MP3, DVD erreproduziduteko gailuak eta antzekoak... Hamaikatxu idea dagoz merkatuan baina finago aztertuz, imini daiguzan gure begiak egunotan distirarik handiena emoten dauen produktuaren gainean: Nintendoren Wii.

Baten baino gehiagotan esan dogu bideo-jokoen arloa ez dala ‘jokoa’ ‘industria sendoa’ baino. Milaka miloe euro dagoz saltsan eta horretatik zatiren bat gure enpresara badator, hobeto. Merkatu honetan, beste askotan legez, egon badagoz puntaren puntan dagozan enpresak: Microsoft, Sony eta Nintendo dira duda barik, erregeak, Gabonetako Errege ‘magoak’.

Bakotxak bere tramankulu berezia dauka (edo izango dau) eta hirurak burruka sutsuan dabiz. Lehenengoa, Microsoft izan zan bere Xbox 360 produktuagaz: merkatuan sei miloe aletik gora saldu dauz eta horreek Gabonetako kanpainea kontutan hartu barik. Publizidade kanpaina handia egiten dabiz eta horri esker irabaziak eta merkatu kuota barriak hartuko dabez.

Bigarrena, Sony bere PlayStation IIIgaz izan da. Momentuz, zemenditik hona 200.000 saldu dabez AEBetan eta beste 200.000-300.000 Japonian. Europan itxaron egin beharko dogu 2007ko martirarte. Hori dala eta, nahiz eta bere momentuan guztion ahotan ibili orain, barriz, isilune antzeko bat dago honen gainean.

Eta hirugarrena, Nintendo-ko Wii kontsola izan da, itzelezko bonbazoa!! Japonian 400.000 ale saldu ziran lau ordutan! AEBetan zortzi egun eskasetan 600.000 ale saldu dira. Europa mailan, abenduaren hasieran egon da salgai dendetan baina bertako ekipo guztiak atoan agortu dira, gehienak enkarguak izan diralako. Enpresako barri-emoileen esanetan, 2006 urtearen amaierarako 4 miloe baino gehiago salduta eukezan.

Eta zein da beronen arrakastearen sekretua? Bi dirala esan geinke, prezioa eta jokatzeko agintea. Alde batetik, prezioa nahiko interesantea da: PSP3 batek bere Premium bersinoan 600 dolarreko kostua dauka eta Xbox-360 batek 400 dolarrekoa. Nintendoko ‘jostailua’, barriz, 250 dolarretan eskuratu daiteke. Egia da Nintendokoen kalidade teknikoa ez dala hain ona baina aurrera egiteko bigarren apostu berezi bat egin dabe: jokoan erabili behar dogun betiko joystick-a edo ta tekladuko botoiak ahaztu eragingo deuskun agintea. Hauxe da bai kontsola honetako elementurik barriena eta ikusgarriena.

Orain arte edozein bideo-jokoetako aginduak (aurrera, ezkerretara, salto egin, tiro egin, arinago eta holakoak) tekladuaren botoiakaz egiten genduzan. Hau gainditzeko, PSP-ko (PlayStation) aginte barria agertu zan, erabiltzaileari askatasun gehiago emonaz jokoetako errolak biziteko. Eta Nintendokoek, euren aldetik, pausu bat gehiago emon dabe, izna be, oraingoan esku batean daukaguz botoi guztiak eta barriena zera da, aginte honek eskuaren edo hobeto esanda, besoaren mobimentuak aztertu egiten dauzela eta bideo-jokora pasau. Pentsau daigun teniseko joko bat daukagula gure ekipoan; era horretara, raketea erabiliz pelota joten dogun bakotxean besoagaz mobimentu bat egiten dogu. Mobimentu hori bideo-jokora pasetan da eta bertako personaiak guk egindakoa berregiten dau. Kontuak kontu, sekulako errealismoa eta bizitasuna dauka jokoak, bertan barruan gagozala emoten dau eta. Jakina, jokolariak emozinoz betetan dira, eurak dira edo eurenak dira jokoan ikusten dabezan mobimentuak. Personaiaren eta jokalariaren arteko mugak desagertzen doa. Baina sarritan hainbeste emozinok ondorio txarrak be badakarz. Zer pasau dan? Ba jokoaren bizitasunaz, emozinoaz eta errealismoaz, gure eskua izerditan hasten dala eta honegaz batera besoagaz egiten doguzan mobimentu akaso azkarregiak, indartsuegiak edo ta bapatekoak badira, azkenean aginteak okerrekoak izan daitekez eta holakoak pasetan diranean, gure inguruan daukagun lagunaren seguridadea ez dago bape bermatuta. Edo (eta hau bai sarriago pasau da) aginduak gure eskutik harrika egingo bagendu legez urtetan dabenean, telebisinoaren kontra jo eta pantailea zatituta edo ondatuta ikusi izan da. Edo telebisinoa ez bada, beste edozein gauza txikitzeko kapaz izango gara. Egia da aginduetarako eskumuturrean zinta bat lotu behar dala baina antza danez, zinta hori ez da nahikoa egiten diran mobimendu gogorak kontuan hartuta: zintea apurtu egiten da eta hor doa agindua batek daki nora. Arazoa (txisteak be egin dira honen gainean Sareko hainbat blog eta web-gunetan) konpontzeko Nintendokoek zinta hori aldatuko ei dabela esan dabe eta daborduko 3,2 miloe zinta aldatzeko prest agertu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu