Gere taldeak '23.556' lehen diskoa kaleratu dau
2026-05-21 13:24 MusikeaIñaki Gereñu (Peachy Joke) eta Lander Zalakain (Belako) batzen dituan egitasmoa da Gere.

Elektronika zinematografikoaren, pop sintetikoaren eta melankolia jantzagarriaren artean dabil lehen diskoa. Diskoak hamar abestiren bidez eregiten dau bere unibersoa: gaueko argiez jantzitako paisaia distopiko eta nostalgikoetara eroaten gaituan bidaia emozionala. Barruko zauriak eta maitasuna buztartzen dituan atmosfera hotz eta emozino gordinen artean, Gere taldeak identidade propioa sortzen dau euskerazko musikearen barruan. Daft Punk, Chromatics, Kavinsky edo Vangelis lako erreferentzien oihartzunak antzemon daitekezan arren, 23.556 ez da nostalgia ariketa bat, gaur egungo begiradatik eregitako uniberso propioa baino.
Diskoa Hans Krüger-egaz batera produzidu eta grabau dabe Montreal Studios-en (Subiza, Nafarroa) eta zuzenekoan proposamen bisual indartsu bategaz defendiduko dau Gere taldeak: neon-argiz eregitako eszenografia, sintetizadoreak, gitarra, bateria akustikoa eta zuzeneko elektronikea buztartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
