Ahalduntze Bertso Eskola Feministea ezagutzeko aukerea izango da Hitzetik Hortzeran
2026-05-21 08:17 BertsolaritzeaHaira Aizpurua, Jone Lizarralde eta Maider Arregi protagonista.

Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideak alkarrizketatuko ditue asteon. Igazko ikasturtean bete zituan hamar urte Ahalduntze Bertso Eskola Feministeak eta urte horreetako guztietako zein oraingo esperientziak konpartiduteko batu da Hitzetik Hortzerako lantaldea bertso eskolako partaideakaz. Konpromisoan, esperimentazinoan eta aniztasunaren oinarrien gainean egiten dan bertso eskolea d, eta sortu zanetik izan ditu aldaketak. Hitzetik Hortzerako lantaldea Haira Aizpurua Ibargarai eta Maider Arregi Markuleta bertsolariakaz eta Jone Lizarralde gai-jartzaileagaz batu da, eta bertso eskola honek bakotxari emon deutsonaz eta saretzearen garrantziaz egingo dabe berba.
Gaur egun bertso eskola ibiltaria da eta hilero batzen dira Euskal Herriko txoko askotan. Gainera, aditu ugari batzen jakez eta horreetako bi egon diran astean izan da Hitzetik Hortzeraren grabaketea: Alaia Martin Etxebeste eta Nerea Ibarzabal Salegi izan diranean. Txapelketearen prestakuntzeari buruzko lan saioa atondu eben Martinek eta Ibarzabalek eta Ahalduntze Bertso Eskola Feministak euren bertso ibilbidean izandako garrantziari buruz be egingo dabe berba Mirari Martiarenagaz.
Aita zanari bertsoak
Asteon be bertso musikatuak izango dira Hitzetik Hortzeran, oraingoan, moltso historikoa: Manuel Olaizola Uztapidek idatzitako Aita zanari bertso moltsoa, hain zuzen be. Izenburuak dakarrenez, Uztapidek aitaz zituan gomutak jaso zituan bertso horreetan.
Bertsoak Ainhoa Sarasuak eta Eñaut Agirrek abestuko ditue eta Manex Pagolak jarriko deutse musikea.
Baigorriko eta Bilboko bertsoaldiak
Astero legez, bertso saio bi eroango ditu Hitzetik Hortzerak etxeetara.
Alde batetik, Baigorriko Nafarroaren Egunean izan zan bertso saioko bertsoaldiak izango dira. Bertsotan Maddi Ane Txoperena Iribarren, Onintza Enbeita Maguregi eta Sarai Robles Vitas ibili zirn; gaiak emoten, barriz, Xalbat Alzugarai eta Amaia Castorene.
Beste alde batetik, Bilboko Bira Kulturgunean Señora bertso saioa egin Eben: Maialen Lujanbio Zugasti, Maite Sarasola Isazelaia, Nerea Ibarzabal Salegi eta Oihana Bartra Arenasek kantau eben eta gai-jartzaile, ostera, Señora Bertso Eskolako kideak ibili ziran.
Hitzetik Hortzera: maiatzaren 23an, 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
