Mungiako Legarda Eskolearen Eguna astegoienean

Bizkaie! 2026-05-21 09:33   Pil-pilean

Parte-hartze ekitaldia izango da maiatzaren 23an.

Egun horretan, alkarlanean jardutea da asmoa familiak, ikasle, irakasle, langile eta ikasle ohiek, ikastetxea hobetu eta edertzeko. Ortuak txukundu, brikolaje lanak egin eta hormak margozteko.

Auzolanaz harago, ingurumenari eta herriko biziteari estu lotuta dagoan eskolearen izaera edegi, anitz eta parte-hartzailea nabarmentzea da asmoa. Eskolako kide guztien arteko loturak sendotzeaz gan, Legarda eskolearen eremuaren jaubetza eta jagoletza sentimendua sustatzea da helburua.

Helduak zeregin horreetan dabizen bitartean, umeek eurentzat propio prestautako tailerretan ibiliko dira, eskolearen kultura eta hizkuntza aniztasuna landuz. Aukera zabala eskainiko deutsegu: sukaldaritzea, herri-kirolak, intsektu edo zomorroentzako hotelak eregi, arabieraz idatzi eta bestelakoak.

Ekitaldia amaitzeko, herri-bazkaria egingo dabe. Gainera, bits-jaia eta eguna musikaz alaituko dauen DJ berezia be izango da. Hori guztia lankidetzea eta eskola parte-hartzailearen aurrean harrotasuna ospatzeko giro ederrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu