Bagilaren 22tik 25era egingo da Bertso Barnetegia Ondarroan
2026-05-22 09:01 BertsolaritzeaMaiatzaren 24ra arte egongo da izen-emote epea zabalik.

Badago uda hasieran batu eta bertsotan gozetea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko hartu-emonak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten be, helburu horri eutsiz batuko gara.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia 2008-2013 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteentzako, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturearen inguruan itzel pasetako. Bagilaren 22an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 25ean 12:00etan amaituko da egonaldia.
Ekarri beharrekoak:
- Lozakua.
- Oinez ibilteko oinetako erosoak.
- Etxeko zapatilak.
- Kirolerako zein hondartzarako erropak.
- Osasun txartela.
2025-06 barnetegia
Bertso barnetegian izena emoteko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte eta prezioa 99 eurokoa da (familia ugariek % 15eko deskontua izango dabe: 86€). Izen-emotea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte-hartzaileen zerrendea osotzeko beste, izen-emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan.
Formularioan eskatuko dira bankuko datuak eta ordainketea helbideratze bidez izango da maiatzaren 15eko astean.
Emon izena, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
