Tilda Swinton eta Olivier Saillarden 'House of Gestures' performancea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2026-05-21 10:27   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak eta Dom Pérignonek.

Irudiaren kreditua: © Dom Pérignon. | Ikusi handiago | Argazki originala

Tilda Swintonek interpretautako piezea Olivier Saillard komisario eta performance-artisteak asmau dau Dom Pérignon txanpanean eta Guggenheim Bilbao Museoaren arkitektura ikonikoan oinarrituta. Swinton protagonista dauen performancea bagilaren 5ean eta 6an ikusi ahal izango dau publikoak Museoko Atrioan.

2025ean, Dom Pérignonek Creation is an eternal journey obreari ekin eutson, txanpan-etxeak artearen aurrean duen konpromiso sendoan eta sortzaile ikonikoen aurrean dituan hartu-emon etenik bakoetan sakon errotutako ekimena. Eta Bilboko ekitaldi hau haren jarraipena da.

Hain zuzen be, 2026ko proiektu hau haren beste atal bat da: keinuaren, presentziaren eta transformazinoaren inguruan sortutako jatorrizko obra bat, Tilda Swintonek interpretauko dauena Guggenheim Bilbao Museoaren eta Dom Pérignonen arteko aliantzearen testuinguruan.

Tilda Swinton eta Olivier Saillarden arteko lankidetza honi esker, publikoak bidaia emozionala egin ahal izango dau espazioan eta denporan zehar. House of Gestures piezan, Swintonen lengoaia eszenikoa keinu erritmikoetan zabalduko da, idazkera bat balitx bezela: eszeneari ekintzearen bidez esangurea emoteko kapaz dan idazkerea. Performance berezian, personaiak eta egoerak iradokitzen dituen leku bihurtuko da berez bizibakoa dan eszenatokia, Swintonek hurranez hurran jarten dituan jantzietatik abiatuta azaleratzen diran istorio erreal zein alegiazkoen bidez.

Arte moderno eta garaikideko erakusketa garrantzitsuak atondu eta jentarteratzeaz gan, Guggenheim Bilbao Museoak arte eta hezkuntza-arloko jarduera-programa osotu bat be eskaintzen dau, kulturearen aurrean dauen konpromisoaren erakusle, eta bertan ezin hobeto integretan da Dom Pérignon eta Tilda Swintonen arteko aliantzea.

Erreserbak Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean egin ahalko dira maiatzaren 21eko 10:00etatik aurrera hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu