Enkarterrietako Museoak Gerra Zibila eta Errepresioa Enkarterrin II. Kongresua hartuko dau

Bizkaie! 2026-05-22 10:26   Kulturea

Kongresua maiatzaren 23an izango da.

Maiatzaren 23ko kongresua Enkarterrietako Museoak, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Burdin Hesia Oroimenaren Museoak atondu dabe.

Kongresuagaz batera, 1937ko ekaina. Enkarterrietako okupazioa, zuri-baltzean izeneko erakusketea egongo da eta bertan 1937ko bagilean Enkarterri okupau eben egunetako formatu handiko 26 argazki aurkeztuko dira. Alde nazionalak egindako irudi asko ezezagunak dira jentearentzat eta Zalla, Gueñes, Gordexola, Balmaseda, Muskiz, Abanto, Portugalete, Sestao eta Barakaldo lako herrietan gerreak eragindako hondamendiak erakusten ditue. Gerra Zibileko fase haretan jazotakoa gogoratzeko ekimen horren barruan, bagilaren 19an, Sopuerta gerran: Cabezamonte-Bezi sektorea izeneko ondare-ibilbidea egingo da. Bertan, Sopuertako mendialde horretan, Enkarterrietako Museotik oso gertu egozan Gerra Zibileko puntu estrategikoak ezagutzeko aukerea egongo da.

Euren azken lanak ekarriko dituen hamabost hizlari

Maiatzaren 23ko kongresuaren programazinoa 9:30ean hasi eta egun osoan zehar sasoi haretako ikerketak egin dituen 15 adituren parte-hartzea iragarri dabe. Goizeko blokean berbaldi honeek izango dira: Eduardo Renobales Martínen II. Errepublikako pistolismoa, mobilizautako industriak Xabier Herrero Acostak azalduta; eta Juan Pablo Domínguez Varona Triskel eta Aiyoa Arroita Lafuenteren, biak Aranzadiko ikertzaileak, Euskadiko gasaren kontrako gerrea azterketearen barri emongo dabe.

Etenaldi baten ondoren, Aitor Miñambres Amezaga Burdin Hesia Oroimenaren Museoko zuzendariak gotorleku defensibo horren xehetasunak emongo ditu, eta ondoren, Fernando Obregon Goyarrola eta Luis Alonso Pascual etorriko dira, eskualdearen mendebaldean eta Sestaon izandako gatazkak aztertzeko.

Goizeko saioa amaitzeko, Juan Ignacio Rodríguez Camarerok Ortuellako Errepublikatik frankismorako igaroaldia gaia jorratuko dau eta Josetxo Álvarez Gutierrezek Mena Haraneko urte hareetako errepresinoaren barri emongo deusku.

Arratsaldean, Jon Penche Gonzálezen kartzelako sistemeari buruzko berbaldia izango da eta ondoren, Mikel Diego Barajasek eta Mónica Calvo Ortizek Errepresino ekonomikoa eta Sestaon emakumeen kontrakoa aztertuko ditue, hurranez hurran. Deskansu labur baten ostean, Javier de la Colina Aranzetak makiak aztertuko ditu, eta Javier Barrio Marro Enkarterrietako Museoko zuzendariak aurkeztuta Presoen eta hareen familien egoerea Fabio Murgaren lantegian.

Kongresuaren amaieran, Juantxu Zorrilla Ruizek Balmasedako azken alkate demokratikoa izan zan José de los Erosen figureari buruz egingo dau berba. Eta Jon Ortiz Domínguezek, Rafael Arriola San Sebastiánek eta Zunbeltz Matabuena Yarzak Karrantzako eta Balmasedako errepresinoari buruz egingo dituen analisiak be izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu