Eskuko telefonoa: spam-aren helburua

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-04-24 02:00

Urteetan dabilz enpresak holakoak egiten eta jarraituko dabe hurrengoetan. Arlo bi buztartzen dira: alde batetik, publizidadearena eta bestetik, negozio hutsarena.

Ordenagailua abiarazo, gure korreoan sartu eta han ikusten doguzanen artetik erdiak baino gehiago zabor mezuak izango diralakoan nago. Danetarikoak helduko jakuz: subertea izan dogula eta sariren bat irabazi dogula, Internet-en bidez bakarrik lortu geinkezan botika onak baino hobeak eta merkeak, ez dakigu nongo kasino birtualetara sartzeko gonbitea eta zelan ez, dozenaka edo ehundaka korreo sexu eskaintza ezin hobeak egiten deuskuezanak.

Horretara ia-ia ohituta gagozala esan geinke, ia normaltzat hartzen dogu. Badakigu hor egongo dirala eta nahiz eta gure ekipoetan firewall edota birusen kontrako programak instalauta izan, egun batzuk barru barriro holako korreoak begi bistan izango dagozala jakin badakigu.

Arlo hau nahiko jorratuta dago. Urteetan dabilz enpresak holakoak egiten eta jarraituko dabe hurrengoetan. Arlo bi buztartzen dira: alde batetik, publizidadearena eta bestetik, negozio hutsarena.

Publizidadea, nahiz eta sarritan iragarten diran produktu asko eta asko gezurrezkoak (kaltegarriak ez diranean) edo faltsuak izan. Negozioa, barriz, korreo horreetatik bidea jarraituz web gune zehatzetara sartuz, konekzino horreetatik be dirua lortzen dabelako.

Baina oraintsura arte enpresek atal handi bat ahaztu dabe, eskuko telefonoen arloa. Edozeinek dauka gaur egun holako tramankulua eta batzuetan bat baino gehiago; 12-13 urteko gaztetxuak be eta gazteagoek be erabilten ditue. Sano zabalduta dago eskuko telefonoaren erabilerea eta, jakina, publizidade enpresek negozioa atzemon dabe. Kalkulu batzuen arabera, munduan 2.000 miloe eskuko telefono dagoz.

Kontuak kontu, ordenagailuen esparrua ahaztu barik, oraingoan publizidadea (spam-a) sakeleko telefonoetara bideratzen dabe adituek. SMS-ak (Short Message Service) dira hemen nagusi: holako bat gure telefonora heldu, jakin-mina edo piztu eta beste SMS batez erantzuna bialtzen dogu. Hor dago gakoa. Holakoetan ez dogu edozelako SMS bat bialtzen, ez. Eguneroko mezu labur horreen kostua 0,15 eurokoa bada, holako spam-etan erantzuna emoten badogu SMS Premium izeneko bat bialtzen dogu konturatu barik eta horreen kostua 0,3 – 1,8 euro bitartekoa da. Aldea ez da makala.

- Sari bat irabazi dozu. ‘Hau jasoteko SMS-a bialdu behar dozu holako zenbakira’ edo ezezagun batek esaten deusku ‘nik saria irabazi dot holako mezua bialduta. Pasau eizu mezu hau zure lagunei eta zuk be bialdu eizu SMS-a’

- Lagunak eta ezagunak. ‘Persona batek zu ezagutu nahi zaitu. Horretarako SMS-a biadu hurrengo zenbakira’ edo ‘Bateren baten argazkia jaso dozu, ikusi gura badozu SMS-a bialdu’. Halakoetan, erantzuna bialdu ezkero, 1,2 euro gehi BEZ pagau behar da eta alperrik, ganera ze webgune batetara zuzenduko gaitue eta (www.enviagratis.net edo antzekoetara). Hemen be, sms-ak bialdu baino lehenago erregistrau egin behar gara. Horretarako beste mezu bat bialduko dogu eta hau berau be kobrau egingo deuskue. Negozio biribila.

Holako mezuei erantzuten deutsegun bakotxean, telefonora sms-a biadu deuskun enpreesak irabaziak lortzen ditu: % 40 eta % 60 bitartean eurentzat da.

Printzipioz holako sms karuak (sms premium izenekoak) legeriaren barruan dagoz baina zabor-korreoak (spam) bialtzea, barriz, galarazota dago: hori egin baino lehenago, mezua jasoten dauenak baimena emon behar dau, gero mezuak garbi adierazo behar dau ‘publizidadea’ dala eta azkenik, holako zerbitzu batean altea emoten badogu, aukerea izango dogu modu errazean bajea eskatzeko. Jakina, ez bata ez bestea ezta hirugarrena be ez dira beteten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu