PowerPointaren 20. urteurrena
2007-07-10 02:001987an, PowerPoint 1.0 bersinoa agertu zan. Kuriosoa (ala ez) baina bersino hau Mac ordenagailuetarako agertu zan. Eta egia esan ez da bape kasualidadea, Mac ordenagailuek teknologia aldetik beti joan diralako bi edo hiru pausu aurretik eta beste arrazoi bat, sasoi haretako ordenagailuek oraindino DOS sistema operatiboagaz, ez ziralako kapaz holako sistema grafiko bati eusteko.
Power Pointek hogei urte bete ditu, izan be, 1987ko erdialderantza plazaratu eban lehen aldiz, Robert Gaskins eta Dennis Austin-ek sortutako enpresa batek.
Sasoi haretan, gure lagun biak hutsune bat egoala konturatu ziran: ez euken euren diapositibak emoteko berenberegi preparautako programa informatikorik. Urte batzuk daukaguzanok halakoak ondo gogoratzen doguz, diapositibak zelan egiten ziran: plastikozko diapositiba huts batean errotuladore bategaz egiten ziran marrak edo eskemak, gero marraztutakoa diapositiben proiektorearen gainean ipinten zan eta honek diapositibea edonon proiektetan eban (orma zuri batean edo pantaila baten lana egiten eban izara batean). Jakina, eskuz eginikoak ziran (normalean) ez egoan kolorerik eta batetik beste batera pasetako, hizlariak bat kendu eta beste barri bat jarri behar izaten eban. Ai, holako bat gure istituto zaharrean egoan, bai, Biologiako irakasleak erabilten ebana.
Kontuak kontu, 1987an, PowerPoint 1.0 bersinoa agertu zan. Kuriosoa (ala ez) baina bersino hau Mac ordenagailuetarako agertu zan. Eta egia esan ez da bape kasualidadea, Mac ordenagailuek teknologia aldetik beti joan diralako bi edo hiru pausu aurretik eta beste arrazoi bat, sasoi haretako ordenagailuek oraindino DOS sistema operatiboagaz, ez ziralako kapaz holako sistema grafiko bati eusteko. Beste bitxikeria bat: Microsoft-ekokek beti izan dabe sudur oso fina eta begiak be antzerakoak produktu onak fitxetako, eta gure PowerPoint-a ikusi ondoren, urte berean erosi eben Gaskins eta Austin-en enpresea. Hamalau miloe dolarreko dirutzea pagau eben eta hiru urte geroago, Windowserako lehen bersinoa atara eben.
Gaur egun, PowerPoint ‘Office’ moduan ezagutzen dogun paketearen barruan integrauta dago (Word, Excel, Access eta PowerPoint) eta bere erabilera arlo guztietara zabaldu da.
Txalo ugari jaso ditu PowerPointek baina kritikak be bai. Kriteken argudio nagusia bitxia da, zeozer esatekotan: holako produktu bategaz, sarritan kanpo etxurea barruko edukia baino garrantzitsuagoa izan daiteke baina arazoa ez da produktuarena, produktuaren erabiltzailearena baino.
Benetako arazoa da, lan egiteko modua goitik behera aldatu dala eta hau kasu batzutan ona izango da eta beste batzutan ez hain ona. PowerPoint agertu arte, txosten sendo eta ondo argudiatutako bat aurkezteko, lehenengo eta behin txostena egin beharra egoan zelan ez ba; hau amaituta egoanean, laburpen moduan, eskema antzeko zeozer preparetea komenidu zan aurkezpen ‘ofiziala’ egiteko. PowerPoint honek bigarren ataltxo honetan lagunduko deusku: eskemak, indizeak, laburpenak, ideia nagusiak azpimarratzeko eta holako eginkizunetarako. Ederto, baina eta lan nagusia? Non dago lan nagusia?
Hor dago gakoa, lan nagusian. Aurkezpenak bere betebeharra dauka eta ez besterik: lan bat aurkezten da eta normalean ezin danez dan-dana momentuan ikusi, holako eskema batzuk egiten doguz gure entzulegoak ideia nagusiak gogoratu daizan. Baina ‘karamelo poltsa koloretsu’ horren barruan ez badago ‘karamelorik’ ez dogu ezer lortuko. Eta sarritan lan baten ardatza PowerPoint-en egingo dogun aurkezpena izango dalakoan gagoz. Orduan, ez dogu ezer idazten, ez dogu ezer eztabaidatzen, dan-dana PowerPoint-aren barruan iminiko dogulakoan. Hasi, eta zuzenean hasten gara diapositibak diseinetan aurretik ezer preparau barik. Akaso, lanaren ordena aldrebestu egiten dogu.
Esandakoak esanda, ordenagailuek ez dabe ezer egingo gure agindurik barik, guk gure lana ez badogu egiten, mirakururik ezin espero...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!