Google-en agertzearen garrantzia

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-05-14 02:00

Interneteko bilatzaileen artean zein da gehien erabilitakoa? Duda barik, Google. Horregaitik, edozein web gunerentzako guztiz inportantea da Google-en loturea agertzea. Bilaketa hori egiteko Google-k hainbat aldagai erabilten ditu, 200 aldagaitik gora.

Interneteko bilatzaileen artean zein da gehien erabilitakoa? Duda barik, Google. Horregaitik, edozein web gunerentzako guztiz inportantea da Google-en loturea agertzea. Bilaketa hori egiteko Google-k hainbat aldagai erabilten ditu, 200 aldagaitik gora. Honeek Google-en bilatzeko algoritmo matematikoa osotzen dabe eta honi esker, bilatutako web guneen artean sailkapena egiten da eta holan erakutsiko jakuz helbideok.

Google-eko arduradunak erispide horreek aztertzen eta lantzen dagoz eten barik, aldagaiak gaurkotuz eta behar bada aldatuz. Horregaitik, gaur bilatzen dogun orria lehenengo postuan badago be, akaso bihar-etzi beste postu batean topau geinke.

Google-ek mundu oso 54.000 zerbitzailetan arakatzen dabe eta holan 8.000 miloe web gunetan egiten da gure bilaketea. Eta hau guzti hau apenas segundu batean.

Berbaro, ‘Bizkaie’ bilatu ezkero, 15.600 web gune agertuko jakuz. Eta hau berba zehatza imini dogulako. Zer pasauko litzateke holako berba orokorra bilatu ezkero? Milaka orrialde bai, baina zein da guk behar doguna? Google-ek berak egiten deusku sailkapena, euren erispideei jaramon eginda eta behar diran orrialdetan agertuko jakuz guztiak. Kontuan hartu behar dira guk nabigatzaileok izaten doguzan jarrerak: normalean, hainbat eta hainbat web gune topau ezkero, Google-ek aurkezten deuskuzanetatik lehenengoa edo akaso bigarrena bainao ez doguz ikusiko. Hortik aurrera datozenak, agur.

Hori dala eta, haizea non, arropak hara. Gure gunea aurreko postuetan agertu behar da baina zelan lortuko dogu hau? Horretarko bide bi dagoz, bata legezkoa eta bestea ez hainbeste.

1.- Legezko bidea. Google-ek berak emoten deuskuzan tresnak erabiliz (dobaneko tresnak) gure web gunea hobetu geinke eta holan Google-en bilaketa sisteman ‘puntuazino’ hobea lortuko dogu eta ondorioz (neurri batean behar bada), gure orriak gorago egingo dau sailkapenean. Zelan lortu tresnok?

- Sitemaps: www.google.com/webmasters/sitemaps honek gure orriaren estrukturea hobetzen lagunduko deusku.

- Analitics: www.google.es/analitics honegaz estadiska asko eta asko ikusteko aukera dago. Zenbat bisitari, zenbat denpora, zelan nabigatzen daben gure orriaren barrutik eta beste gauza interesgarri asko.

- Trends: www.google.com/trends zein herrialde eta herritik, zein hizkuntzatan sartu diran gure gunera.

Hiru elementu horreek erabiliz, emoten deuskuezan datuak aztertuz eta ondorioak ikusiz, gure orrialdea aldutzeko bidea erakutsiko deskue: non egin ahalegin gehiago, zelan sailkatu informazinoa, zelan atondu nabigatzeko orriak, nabigatzaileentzat zeintzuk diran gauzarik garrantzitsuenak eta abar. Gure negoziorako ona izango da, bezeroei gure orri barruan nabigazinoa erraztuko deutsiegulako eta bestalde gure orriak lana erraztuko deutso Google-eko sistemeari eta hau be gure onerako izango da, ze holan gure web guneak aukera gehiago izango ditu bilatzailearen algoritmoagaz.

2.- Google engainatzea. Bilatzailean aztertzen diran aldagaien artean honako hau be egon badago: web bati beste helbide batzuetatik erreferentzia asko egiten bajakoz, ‘puntuazino’ gehiago lortuko dau. Gure orrira zenbat eta link gehiago izan, gure gunea ona dala (edo behintzat interesgarria) pentsau leike edozeinek. Hau, jakina, kontuan hartzen da orrialdeen sailkapena egiteko.

Arlo hau ikusita, hortik jo dabe enpresa batzuk. Hau da, beste orrialde edo blogak link edo loturez josi. Era horretara gure helbideak beste orrialde batzuetatik sarbide asko izango ditu. Web guneen artean holako itxurazko loturak osotzen ditue, azken batean, orrialde batek link asko izan daizan.

Baina holakoak ez dira Google-en bape gustuko jarduerak. Euren ‘arautegi etikoari’ jarraituz holakoren bat topau ezkero, ‘multak’ ipinten ditue atoan: ez da ez diru-isunik izango, baina holako iruzurra egiten dauen orria sailkapenean atzeratua geratuko da edota zerrenda hortatik kanpo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu