IX. Eixu azokea 11:00etan hasiko da Durangon, Andra Mari eleizpean
2025-12-05 10:25 KultureaEixu! artisauen alkartearen ekimena gaueko 21:00etan amaituko da egunero.

Aizu! aldizkari eraberrituaren aurkezpena egingo dabe Durangoko Azokan, 12:15ean. Azokako Areto Nagusian izango dira azalpenak emoten Maialen Begiristain, AEK-ko Nazino Kontseiluko kidea; Eñaut Mitxelena, Aizu!-ko koordinatzailea; Maialen Otegi, AEK-ko Irakaskuntza Zerbitzuko arduraduna; eta Estitxu Nieva, AEK-ko Didaktika Saileko kidea eta Aizu!-ko ariketen egilea.
Aizu! aldizkariaren 0 zenbakia Durangoko Azokan aurkeztu zan, 1981ean. Ibilbide luze horretan 501 zenbaki argitarauta helduko da aurtengo edizinora, orduko helburua inoiz ahaztu barik: euskalduntze prozesuan bidelagun izatea euskera ikasten dabilenentzat.
Laburbatuta, ondokoak dira AEK-k euskera ikasleentzat argitaratzen dauen aldizkariaren barrikuntza nabarmenenak:
- Papelezko euskarria txikitu eta alor digitala indartu da, formatu bien arteko osogarritasuna sendotuta.
- Aurrerantzean, aldizkariko testu guztiak mailakatuta egongo dira eta hilero eskainiko ditu online ariketak.
- Hedabide izaera galdu barik, ikuspegi didaktikoa indartu da, aukera gehiago eskaintzearren euskera ikasleei zein irakasleei.
Abenduaren 5eko egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
