ETSk 'Konkista' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2025-12-05 12:22   Musikea

Gura izan dodana egin dot, onartu dau Iñigok.

Konkista, ETSn disko barria, bizitearen kontrasteak erakusten ditu, zehartatzen gaituan anbibalentzia zintzotasunez islatuz. Kaos emozionala garai batetik sortu eta kontrajarriez betetako bidaia konbertiduten da. Aurrez aurre zauriei begirateko gonbidapena da, bidearen partetzat hartu eta Konkista personal konbertiduteko. 

Iñigoren arabera: zauriak beharrezkoa dira aurrera egiteko. Albuma amorru, tristurea, nostalgia, negar, bakardade, tentazino, pasino, ospakizun eta ziurbakotasunetik pasetan da. Muturreko emozinoak alkarregaz bizi diran, talka egiten daben eta, halanda be, aurrera egiteko modua topetan daben bizitearen erretratu zintzoa. 

Gura izan dodana egin dot onartu dau Iñigok. Oztopo barik, kanpoko presino barik, kontrastez betetako ibilbide bat bezela pasetan da diskoa. ETSren sormen askatasuna erakusten dau, estilo ugari buztartuz. 

Nabalezek (Kolonbia) eta Fernando Boixek (Valentzia) egindako musika produkzinoak soinu aberastasuna eta estilo aniztasuna emoten deutso diskoari: influentzia latinoak (bachata, kuartetoa eta urbanoa), elektronikea, pop rocka, folka, baladak eta baita afrobeats be. Diskoa deigarria da haren eklektizismoagaitik. Abesti bakotxak mundu propioa dau, Eutsi Eskutik hunkigarritik hasi (Iñigoren anaiari eskainia) eta Tar Orain Zeren erritmo urbanoetaraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu