Liburuak argitaratzeko bidea Interneten
2006-11-02 01:00Inork ezagutzen dau idazlerik, poesia, eleberria zein antzerki saioen idazlerik? Holan bada, galdetu eiozue zer dan gatxagoa, liburua bera idaztea edo bere lana kaleratzeko egin behar dauzen komeriak?
Inork ezagutzen dau idazlerik, poesia, eleberria zein antzerki saioen idazlerik? Holan bada, galdetu eiozue zer dan gatxagoa, liburua bera idaztea edo bere lana kaleratzeko egin behar dauzen komeriak?
Sarritan erantzuna bigarren bidetik doa, hau da, argitaletxea topau, eurekaz berba egin, zuzenketak edo moldaketak pasau, holako edo bestelako balditzak bete eta azkenean, subertea egon ezkero, lana liburu-dendetako eskaparateetan agertuko da. Gauza asko euki behar dira kontuan eta seguru nago, sarritan nahiz eta liburua ona edo oso ona izan ez dala egongo plazaratzeko biderik. Arrazoiak? Dirua jakina, liburu bat argitaratzea oso karua da eta sortzen diran gastuok tapetako salmenta kopuru zehatzak behar izaten dira. Estadu mailan, berbarako, liburu batek arrakastea euki dagian (argitaletxearen ikuspuntutik) 5.000 aletik gora saldu behar ditu. Gure herrian gainera, euskeraz idazten badogu liburua, ez da bape erraza izaten zenbaki horretara heltzea. Horregaitik, diru-laguntzinoak edota literatur sariak aukera ezin hobea izaten dira liburuen merkatuan gure lana sartzeko. Baina holakorik ezean, zer egin beharko geunke?
Liburuak irakurriak izateko idazten dira eta argitaratzeko modurik ezean, zein da konponbidea? Galdereari Boa Young jaunak erantzuna emon deutso. ‘Red Hat’ enpresako arduraduna da berau eta gaur egun Internet mailan aditu nagusienen artean kokatzen dabe batzuk. ‘Red Hat’ enpresea 1993an sortu zan eta ezerezetik lehen mailako konpainia eregitea lortu eban Young jaunak eta Fortune 500 zerrendan sartu zan (munduko 500 persona aberatsenen zerrendan). Enpresa hau soft librearen munduan mobidu zan (librea bai baina dobanekoa ez) eta bertako esperientzia oinarritzat hartuta, hona hemen liburuaren mundura zuzenduta preparau deuskun beste enpresa bat: Lulu (www.lulu.com).
Nahiz eta izen bitxia izan, Young jaunaren eretxiz, Lulu liburuak argitaratzeko lagungarria izango da idazle askorentzat. Euren filosofia oso erraza da, Lulu-ren bitartez edozeinek gura beste liburu argitaratu lekez. Gura beste ale gainera, bat edo bostehun eta Young-en esanetan, guztiek irabaziko dabe nahiz eta ale bakar bat baino ez kaleratu.
Lulu honetan (hasierako web gunea ingelesez dago baina gaztelaniaz be ipini geinke) funtzionamentua oso erraza da. Egileak liburu bat idatzi dau, ezta? Ba lehenengoz hemen ISBN dalakoa lortu behar dau (beste herrialde batzuetan antzeko zeozer lortu behar da). ISBN hau Internet-en bidez lortu geinke, gure lanaren matrikulea edo nortasun agiriaren antzekoa da. Hau bete dogunean, prest gagoz Lulu-gaz lan egiteko. Gure lana, berbarako, word edo pdf formatoan bialduko deutsegu (ISBN ahaztu barik). Gero geuk aukeratuko dogu zelako liburua gura dogun, inprenta handi bat balitz legez: liburuaren neurriak, tapa gogorrak ala bigunak, zelako enkuadernazinoa, liburuaren azala be bialdu geinke eta horregaz guztiagaz Luluk liburu ale bakotxaren prezioa emongo deusku (horretarako, kalkuluak egiteko kalkulagailu antzerako bat daukagu gure eskuetan, aurrekontua preparetako).
Esandako moduan, liburuaren azalean gura dogun marrazkia edo argazkia be bialdu daiteke. Edo bestela, Luluk diseinatzaile profesionalakaz hartu-emonetan ipiniko gaitu. Luluk horretarako ez deusku ezer kobrauko, diseinatzailearen eta bion artean egingo dogu tratua eta. Gero, enkargua egitea baino ez daukagu eta jarritako prezioan eukiko doguz gure liburuak etxean. Saltzeko orduan geuk jarriko deutsagu azken prezioa liburuari. Edozelan be, salmenta kontua da berbatuta ez dagoan arlo bakarra baina sikeran gure amak, mutil edo neskalagunak erosiko deuskue aleren bat...
Bob Young-en berbetan, ohiko argitaletxe bat pozez ganezka egongo litzateke bere libururu egileen artean primerako hamarren bat egongo balira eta horreetako bakotxak miloe bat liburu salduko baleuz urtero. Luluren filosofia alderantzizkoa da, hau da, gurago dabe bakotxak hamar bat liburu salduko dituan miloe bat idazle euki.
Azken zehaztasuna, Lulu hau ez da bakarrik liburuetara mugatzen. Bideoak edo ta musikeari be egin deutsie bere lekua. Hor dago ba, DVD pelikulak edo ta CD musika diskoak egiteko bide aparta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!