Iragarkien etorkizuna Sarean dago

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-10-06 02:00

Teknologiari esker (zoritxarrez edo zorionez), iragarkiak, barriak eta enparauak ikaragarrizko abiaduran zabaltzen dira eta gainera jente piloa izaten da hartzailea.

Ditxosozko Telebista agertu zanean, iragarkien munduak (bateren batek iragarkien negozioa esango leuke) goitik beherako aldaketak etorri ziran. Lehenago, irrratia eta papelean zabaltzen ziranak baino ez egozan eta saltoa ikaragarrizkoa izan zan. Azkenean, telebista eta iragarkiak buztarturik dagozala emoten dau, bata bestearen menpean (baina ia inork ez daki zein dagoan goian eta zein menpean). Kontuak kontu, teknologiaren munduak beste ate batzuk zabaldu ditu.

Teknologiari esker (zoritxarrez edo zorionez), iragarkiak, barriak eta enparauak ikaragarrizko abiaduran zabaltzen dira eta gainera jente piloa izaten da hartzailea. Gogoratu daigun Madrilen izandako atentaduen ondoren zelako jentetzea batu zan, SMS bidezko mezuak tarteko. Era berean, danoi pasau jakun legez, korreo elektronikoaren bidez Internet-en zeozer dagoala esaten deuskuenean, badakigu biharamunean horixe mezua helduko jakuna baina beste bialtzaile batzuen partetik. Teknologiari esker gero eta hurrago gagoz lagun edota ezagunakandik.

Errealidadea zein dan jakinik, iragarkiak egiten dabezan enpresek apostu zuzena egin dabe Internet-en alde. Sarean egiten diran iragarkiak telebistan ikusten doguzanakaz konparauta, badagoz aldeak. Normalean, umorea jorratzen dabe gehiago eta hori lortzeko, batzuetan ‘politikoki hain zuzenak’ ez diran gaiak edo irudiak erabiliko dabez. Gainera, telebistearen ‘mugak’ gainditu egiten dabez Internet erabiliz; berbarako, telebistetan alkoholdun edarien iragarkiak galarazota egon arren, Sarean ez dago holakorik. Oraintxe bertan danok gogoratuko doguz garagardao marka jakin batek korreoz bialdutako bideo-iragarki labur horreek, gehienetan umoretsuak eta Sarean arrakastatsuak.

Bestalde, danon ahotan egon da Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen Diputaduen Kongresuko jesarlekuaren lapurretearen bideoa. Zaparradea sekulakoa izan da baina azkenean publizidade kanpainea zala argitu dabe. Hain famatua egin da ze milaka eta milaka izan dira Internet-etik jaitsi diran bideo horren deskargak.

Eta publizidadea arlo guztietara zabaldu da Internet-en. Orain urte batzuk hasi ziran blog-ak, ezta? Bertan, bakotxak bere asmoak, ilusinoak, ideiak, ardurak eta gura dauzen gaiak jorratzen dauz eta Interneteko gizarteari irakurten itxiko deutsoz. Blogaren egileak bere bizitzako parte batzuk (edo guztiak) mundu guztiari azalduko deutsoz, egunero-egunero eta aldiro-aldiro. Batzutan, ez bakarrik irakurri, irakurleak parte hartzeko aukerea be badauka. Bigarren pausua blog horreetan bideok sartzea izan zan, norberaren bideoak edo bestelakoak eta holako blogek ikaragarrizko audientzia daukie. Kontua da ze bideo horreetatik publizidade-bideotara arin pasua garela. Publizidadeak beste negozio iturri bat topau dau blogetan. Horren erakusgarri, AEBetan Jessica Lee Rose-n blog ‘klasikoa’. Neska honek ‘Lonelygirl15’ ezizena erabiliz, egunero bere bideoren bat sareratzen izna dau eta mundu osokomilaka jarraitzaile sutsu lortu dauz. Web-cam baten bitartez neskeak 31 bideo eskaini dauz, beste blog askotan egin dan legez. Bideo horreetan neskak Bree deitzen dala dino eta bere gurasoen gainean berba egiten dau, Daniel bere lagunari buruz eta bere erlijino sinismenei buruz. Gainera, errito sekretu bat be aitatzen dau, bere gurasoek ezagutu behar ez daben errito bat.

Lehen bideoa 60.000 persona baino gehiagok ikusi eben baina gero eta ospetsuagoak egin dira eta azkenengoek 700.000tik gora deskarga euki dabez. Akaso, errito misteriotsuagaitik edo, bakotxak barruan daukagun jakinminagaitik edo, neska honen bloga punta batetik bestera zabaldu da Sarean. Zaletuen taldeak be sortu dira eta euren artean errito honen gainean, zein eta zelakoa izango ete dan eztabaidatzen hasi dira. Internauta batek ‘Lonelygirl15’ izena abokatu batek erregistrauta eukan izena zala argitu eban; beste hiruk indarrak batuz, bideoak webgunean jarteko erabilten zan ordenagailua zein zan topau eben, CAA aktore agentziarena zena. Azkenean, gauzak argitzeko bidean egozanean, neskearen blogean irailaren 4an mezu bat agertu zan esanez, dana preparauta egoala eta jarraitzaileei eskerrak emonez.

Handik lasterrera, beste internauta batek aktorearen (Bree) arpegia ezagutu eban eta hortik jakin da bere benetako izena, Jessica Lee Rose. Hau, apirilean graduau zan New York Film Academy aktore akademian eta ‘Children of Anchor Cove’ proiektuan sartu zan beste hiru lagunakaz taldea osotuz, zinegile bi eta informatiko bat.

Azkenean, proiektu hau orain urte batzuk Internet-en egin zan ‘The Blair Witch Project’ kanpainearen antzekoa izan da. 1999an pelikula bat estreinau zan, lehenago Internet erabiliz bideo laburrak eskainiz jakinmiña sortzeko; pelikulea sano arrakastatsua izan zan eta publizidade kanpainea, barriz, merke-merkea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu