Windows 7ren beta bertsinoa doban

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-05-12 14:08

Microsoft enpresearen jokabideen artean ez da holakorik izaten baina, oraingoan, 'Windows 7' sistema operatibo barriaren azken bertsinoa (beta bertsinoa, aprobak egitekoa dana) doban deskargetako aukerea emoten deusku.

Microsoft enpresearen jokabideen artean ez da holakorik izaten baina, oraingoan, 'Windows 7' sistema operatibo barriaren azken bertsinoa (beta bertsinoa, aprobak egitekoa dana) doban deskargetako aukerea emoten deusku.

Merkaduan dagoan azken sistema operatiboa Vista izenekoa da eta orokorrean txaloak baino txistu eta hasarre gehiago jaso ditu azken bi urteotan. Jakina, erositako ordenagailu gehienetan instalauta egon da eta, horri esker, Microsoft-ek ehun miloe Vista saldu dirala dino, harro. Dana dala, erabiltzaileen arteko kejak, hasarreak, protestak eta burlak ikusita, laster hasi ziran bertsino barria preparetan. Hasieran, 'Vienna' izenagaz merkaduratzea zan amesa baina azkenean 'Windows 7'-gaz geratu da.

Deskargau beharreko fitxeroak 2,46 GB ditu 32 bit-eko prozesatzailearentzat eta 3,16 GB 64 bit-ekoentzat. Holan ba, honako honeek ezinbestekoa dira:

- 2.0 GHz-ko prozesatzailea (32 bit) eta 2.5 GHz-koa 64 bit-eko prozesatzailearentzat.
- 1 GB RAM 32 Bit-ekoentzat eta 2 GB 64 bit-ekoentzat.
- 16 GBeko diskoa 32 bitekoentzat eta 20 GB 64 bit-ekoentzat.
- Pantailearen konfigurazinoa: 1024 x 768 edo gehiago.

Antza danez, datorren urteko udarako prest egongo ei da Windows 7 sistema operatiboa. Beste zurrumurru batzuen arabera, barriz, aurtengo udagoienerako, Acer ordenagailuek ekipo eroangarrietan bertsino hori ekarriko dabe.

Windows 7 sistema honen 6 mueta egongo dira, baina gehien erabiliko diranak bi baino ez dira (Premiun eta Professional):

  • Starte.
  • Home Basic
  • Home Premium (saldu egingo da)
  • Professional (saldu egingo da)
  • Enterprise (enpresa handientzat)
  • Ultimate (enpresa handientzat)

Barrikuntzak:

- Ordenagailua Vista-gaz baino 'arinago' doa, batez be biztukeran, behar diran elementuak baino ez diralako kargetan.
- Orain arte pantailan izan dogun barra hori desagertu egiten da.
- Vista-k behin eta barriro emoten euskuzan abisuak 'Action Center' izeneko kutxa batean sartu ditue.
- Ordenagailuari lotuta dagozan beste tresnek (berbarako, inprimagailuek) arazo gitxiago emoten ditue.
- Vista erabiltzale askok gurago izan eben Windows XP sistemea. Oraingo bertsinoagaz, Windows XP-ko aplikazinoak erabil daitekez (Professional eta Ultimate modeloetan).
- Gure fitxategiak, betiko 'karpetatan' antolatzeaz gan, 'liburutegian' gorde geinkez.

Beta bertsinoa hiru miloe pertsonek erabiliko dabela aurreikusi dau Microsoft-ek eta, aldaketak dituan arren, ez dira lar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu