Gabonak preparetan
2010-10-21 14:42Kaltzetinak edo kamisetak oparitzeaz gan, urtenbide erraza izaten da produktu teknologikoak oparitzea: ordenagailu eroangarria, azken modako telefonoa, musikea entzuteko tramankulu txikerra, edo ta pen-drive edo arkatz elektroniko ziztrin bat baino ez bada be, ondo etorriak dira guztiak.
Oraindino urrian gagozala? Bai, egia da, baina enpresa asko euren estrategiak eta plangintzak beteten doaz, batez be gabon-sasoiari begira. Teknologiaren munduan nahiko sarri ikusi doguz holako mobimentuak eta aurten be antzerakoak ikusiko doguz. Kaltzetinak edo kamisetak oparitzeaz gan, urtenbide erraza izaten da produktu teknologikoak oparitzea: ordenagailu eroangarria, azken modako telefonoa, musikea entzuteko tramankulu txikerra, edo ta pen-drive edo arkatz elektroniko ziztrin bat baino ez bada be, ondo etorriak dira guztiak.
Beharbada, eredu moduan edo, (beste arlo askotan legez) Apple-lekoak dira horretan aurreratuenak. Honeek, akaso gabonak lar kontuan izan barik, euren azken 'asmakizuna' kaleratu dabe orain dala gitxi, 'iPad' izenekoa. Ingelesez holakoei tablet esaten jake eta iPad tablet-a erdi ordenagailu, erdi eskuko telefonoa da, nahiz eta batzuen ustetan 'ordenagailu' izena lartxu izan holakoentzat.
Apple-ek, ia ohikoa dan legez, bidea zabaldu dau eta hortik gero beste batzuk burua sartzeko amesagaz dabiz. Badagoz beste enpresa batzuk be euren produktua plazaratzeko amesagaz dagozanak eta ikusiko dogu hurrengo hileotan zelako loturea daukien euren artean.
Dell: euren produktua Looking Gass izenekoa da. Honetan, aurreko bertsinoko Streak izeneko produktutik hona pasau dira: aurrekoak bost pulgadako pantailea eta azken honetan zazpi pulgadakoa. Streak hau aurtengo bagilean kaleratu zan baina, antza danez, ez dau arrakastarik izan, eta bigarren bertsinoa atara badabe, horixe bera pentsau geinke. Erabiliko dauen sistema operatiboa Android izenekoa da, eskuko telefono askotan erabilten dan moduan.
RIM (Research in Motion): enpresa hau BlackBerry-ak egiteagaitik ezaguna da. Euren tablet-a PlayBool deitzen da eta honek be zazpi pulgadako pantailea dakar. Kamara bi dakaz, bata bideokonferentziak egiteko eta bestea argazkiak egiteko. Beharbada, hauxe izango da iPad-en lehiakiderik gogorrena; honetan, Gb bateko memoria daukagu eta Flash sistemea izango dau (hauxe da iPad-eri leporatzen jakon akatsik handiena, Flash sistemea ez onartzea). Erabiliko dan sistema operatiboa QNX enpresak garatu dau eta Blackberry Tablet OS deitu deutse.
BlackBerry telefonoak arrakasta handia euki dau, batez be arlo profesionalean. Horregaitik, itxaropen handia daukie RIMekoek euren produktu barri honetan. 400 gramoko pisuagaz, iPad-ak baino 300 gramo gitxiago ditu eta euren amesa iPad-ari merkadua kentzea da.
Sharp: produktu bi eskaini ditu, baina japoniar merkadurako baino ez, 5,5 eta 10,8 pulgadako pantailakaz. Euren aukerea be Android sistema operatiboan oinarritzen da.
Samsung: Galaxy Tab deitzen dan zazpi pulgadako pantaileagaz aurkeztu dabe euren produktua.
Toshiba: Folio 100 deitzen da, hamar pulgadako pantaileagaz.
Hewlett-Packard (HP): zurrumurruek dinoenez, Windows 7 sistema operatibodun tablet-a plazaratuko ei dabe. Beste zurrumurru batzuek, barriz, Palm enpresearen WebOS sistema operatiboagaz izango dala dinoe.
Saltsea holantxe dago, apirilean Apple-k plazaratutako iPad horrek ekarri ditu, bai, ondorioak. Eta nahiz eta gaur egun iPad-ak ez euki ezelako ganorazko lehiakiderik (merkaduaren %75 eurena izango da aurton), beharbada gauzak aldatzen joango dira hurrengo hileotan beste produktu batzuk be dendatan ikusten doguzanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!