Google eta Txina: amaitu da amodioa
2010-03-30 10:26Google Txinan munduko merkadurik handiena topauko ebalakoan egoan. Egia esanda, ez jake ez batari ez besteari lar txarto urten baina, ezkontza askotan legez, amodioa amaitu eta banatzeko ordua heldu jake kideei. Euren arteko hartu-emonak ez da beti lar onak izan eta, ezkonduakoen antzera, izan ditue, izan, matraka batzuk euren artean.
Google Txinan munduko merkadurik handiena topauko ebalakoan egoan. Egia esanda, ez jake ez batari ez besteari lar txarto urten baina, ezkontza askotan legez, amodioa amaitu eta banatzeko ordua heldu jake kideei. Euren arteko hartu-emonak ez da beti lar onak izan eta, ezkonduakoen antzera, izan ditue, izan, matraka batzuk euren artean.
2002an, Txinako gobernuak Google bilatzailea aste bitan blokeauta euki eban inork ez lortzeko gobernuaren gustukoa ez zan informazinoa. Google-ek txinierazko bilatzailea (www.google.cn) 2006an argitarau eban. Hortik aurrera, Google-ko informazinoa (eta beste bilatzaileena be bai, Yahoo! berbarako) zentsurauta egoan, Txinako gobernuak preparautako fire-wall erraldoi bati 'esker': pornografia, Tibeteko egoerea eta Dalai Lama, giza eskubideak defendiduteko organizazinoak eta YouTube, Twitter eta Facebook, berbarako, zentsurautako gaiak eta webguneak dira. Hainbat protesta izan dira Google, Microsoft, Cisco edota Yahoo! Lako enpresen partetik. Hori bai, askatasuna aldarrikatu arren, negozioak egiterakoan, gobernuren batek zeozer eskatu ezkero, kapaz dira kasu egiteko.
Tira-bira horretan egon dira bien Google eta Txinako gobernua baina aurten, antza danez, amodiozko azken mosuak emon deutsiez alkarri: urtarrilean hasi ziran arazoak eta Google Txinatik alde egiteko maletak preparetan dabil.
Urtarrila
Google-ek alde egingo dauela aurrerantu dau, ezin dauelako zentsura barik lanik egin. Horrezaz ganera, salaketak egiten ditu zibererazoak izan diralako posta-zerbitzuan. Arazoak izan dituen enpresa batzuk Estadu Batuetako Pentagonoagaz lanean ebizan eta informazino militarra lortzea izan ei zan erasoon helburua. Estadu Batuetako Gobernuak protestau egin dau erasoagaitik eta herrialde bien arteko hartu-emonak ez dira bape onak.
Yahoo!-ren esperientzia ikusita, zeozer ikasi eben: zerbitzariak Txinan egon ezkero, informazinoa gobernuaren eskuetara joan daiteke. Horregaitik, Google-n zerbitzariak ez dagoz Txinan. Ondorioz, Txinako gobernuak oposizinoko kideen posta kuxkuxeatu gura izan ezkero, 'zibererazoak' sortzea da biderik laburrena.
Dana dala, Txinako gobernua ez zan bape kikildu eta temati jarraitu eban. Burua altxauta eta eurenari eutsiz, Google-ek eta guztiek 'bertako legeak errespetau beharko dituela' eta 'pornografia eta Interneten dagozan zurrumurruak txinatar gizartearentzako mehatxuak dirala' esan eban. Argi esateko: zentsuragaz jarraitzeko amesa eukiela.
Egoerea ikusita, Google-ek, Txinako gobernuari aurre eginez, ez ebala ezer zentsurauko jakinarazo eban. Txinako gobernuari ez jakon bape gustau erabagi hori.
Zezeila
Dalai Lama Estadu Batuetara doa bisitea egitera eta bertako presidentegaz alkartzen da da. Betiko legez holako kasuetan, Txina gobernuaren erantzuna ez da bape atsegina. Google-ek Shanghai-ko unibersidade batetik be jaso zituan erasoak (Zigor Aldama izango ete zan?) eta, zurrumurruen arabera, armadeak kudeatzen dauen informatika-eskola batetik sortutakoak izan ziran.
Martia
Txina Google-egaz hartu-emonetan dago, arazoa konpontzeko amesagaz. Baina alde bakotxak berean jarraitzen dau: legeak eta zentsurea onartu behar dala Txinak; besteak ezetz. Dana dala, bien arteko akordioa ezinezkotzat hartzen da eta, presino moduan edo, txinatar publizidade-enpresek dinoe Google-ri kalteordainak eskatuko deutsiezala bilatzailea zarratzen badau, euren inbertsino handiak egin dituelako.
Arazoa guztiona izango da: alde batetik, Txinako gobernuak ikusiko dau munduan puntako enpresen artean dagoan Google-k euren lurraldetik alde egiten dauela. Hori ez da bape publizidade ona eta arlo teknologikoan be eragina izan leike txinatar enpresakan. Bestalde, Google-k negozioaren zati bati lepoa emon behar izango deutso. Ez daigun ahaztu Txinan 390-400 miloe internauta dagozala. Halanda be, egia da baita, txinatarrek gehien erabilten daben bilatzailea Baidu dala eta, ondoren, Google.
Google-ek aprilean alde egingo dauen zurrumurrua zabaldu da. Ikusiko dogu zer pasetan dan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!