Internauten indarra
2009-12-16 11:11Abenduko lehen egunak bero-beroak izan dira eta ez nabil eguraldiaz berbaz. Internet eta bertako blogak, hau da, internautak eta bloglariak izan dira sutan egon diranak.
Abenduko lehen egunak bero-beroak izan dira eta ez nabil eguraldiaz berbaz. Internet eta bertako blogak, hau da, internautak eta bloglariak izan dira sutan egon diranak.
Zemendiko azken ministro Kontseiluak Ekonomia sustatzeko lege proiektu bat preparau eban. Bertan, besteak beste, Jabego Intelektuala babestuko leuken batzorde bat eratzeko bidea zabaltzen zan Kultura Ministerioaren menpean. Batzorde horri, beste eginkizun batzuen artean, epailearen agindurik barik webguneak zarratzeko eskubidea autortzen jakon.
Abenduaren 1ean, Madrilen, hainbat musikarik manifestazinoa egin eben Espainiako Industria Sailaren ateetan: Chenoa, Loquillo, Aute… 'Musikea kulturea da, musikea enplegua da' lelopean, 2.500 profesionalek sinatutako manifestua plazaratu eben. Pirateoaren kontrako manifestazinoa zan, euren ustez, holan jarraitu ezkero musikea desagertzeko bidean egongo da, musika-egileen eskubideak errespetetan ez diralako. Euren idazkiak eragin handia izan dau, telebista eta egunkari guztietan agertu baita. Internet-en be komentario ugari dagoz eta eguneko barria bihurtu zan, ikusienetarikoa.
Abenduaren 2an, sarea kea dariola egon zan. Animoak pil-pilean eta komentarioak leku guztietan. Sarean lanean dabizan profesionalek eta kazetariek beste idazki bat aurkeztu eben eta idazki horretan hamar puntutan Ministro Kontseiluan erabagitakoa komentetan zan. Sarean argitaratu eben manifestu horren laburpena honako hau izango litzateke: egile eskubideak ezin dira guztion eskubideon gainetik imini; gure eskubideak mugatzeko epaile baten agindua behar da; kulturearen industria gaurko teknologietara egokitu behar da eta ez alderantziz.
Interneten argitaratu eta hurrengo sei orduetan, manifestua 55.000 blogetan aitatzen zan. Bere aldetik, Google-k miloe bat orrialde baino gehiago ataraten zituan erreferentzia horregaz. Zaparradea itzela izan zan.
Akaso, Kultura Sailburu Angeles Gonzalez-Sinde andrearen aholkulariren batek edo esango eutson: 'Nagusi, hemen saltsea bero-bero dago, zeozer egin behar dogu'. Abenduaren 3an Kultura Ministerioaren egoitzan bilera bat egin eben. Sareko profesionalak, internautak eta beste batzuk deitu zituen bertara joateko. Bilerea akordio barik amitu zan eta Kulturak Sailak proposamenagaz aurrera jarraitzeko asmoa azaldu eban.
Zelan ez ba, alderdi politikoek be euren aukerea aprobretxau dabe. Alderdi Popularrak Gobernua astinduteko bide egokia dala ikusi dau eta hor dago suari gasolinea botaten; Gobernuaren amesaren kontra dagozala eta ez dagoala eskubiderik webguneak zarratzeko.
Madrileko Gobernuko politikariak nahiko bildurtu dira izandako astrapaleagaz eta atzera egin dabe. Abenduaren 3an, Rodriguez Zapatero Presidenteak berak esan eban ez zala webgunerik zarratuko. Beste alderdi politikoek zera ulertu dabe: Kultura sailburua burruka honetan galtzaile agertu dala, bere nagusiak guztien aurrean kontrakoa esan deutsolako eta horregaitik bere dimisinoa eskatu dabe. Politikoek arazoari etekina atara gura izan deutse, badakigu zelakoak diran. Baina argi dagoana zera da, internautak izan dirala euren indarra erakutsi dabenak eta indar horren aurrean politikoek barriro pentsau behar izan dabe zer egin. Akaso, orain arte ez dogu holako egoerarik ikusi eta aldaketa baten aurrean gagozala esan geinke.
Teknologiak gure gizartean daukan eragina orain arte nahiko mugatua izan da, edo behintzat, ez dogu holako kasurik ezagutu. Baina oraingo honetan, gauzak inoiz baino arinago mobidu diran honetan, gauzak bestelakoak dira; ez gagoz ez aste edo egunak zenbatzen halako edo holako erantzuna emoteko, ez. Interneten ordu batzuk nahikoa izan ziran upealako astrapalea sortzeko, astrapala birtuala bai, baina politikoek badakie horren atzean personak dagozala eta euren eretxia garrantzitsua dala.
Seguru aurrerantzean politikoek eta bestelakoek be (publizidade mundukoak, berbarako) beste begi eta belarri batzukaz begiratu eta entzungo dabela Sarean esaten eta idazten dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!