Facebook-en arriskuak

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-12-02 13:33

Ez zagozala Facebook-en? Bai tipo/a arraroa zarela! Antza danez, gaur egun ez bagagoz Facebooek-en, ez gara inor, ezta kontuan hartzeko personea be, ez zara existiduten.

Ez zagozala Facebook-en? Bai tipo/a arraroa zarela! Antza danez, gaur egun ez bagagoz Facebooek-en, ez gara inor, ezta kontuan hartzeko personea be, ez zara existiduten.

Garai teknologiko honetan gure perfila beste 'lagunen' begibistan izango dogu; batzuen ustetan gure gorputza eta arimea biluztearen antzeko zeozer baten aurrean jarriko dogu geure burua, bertan aitatzen doguna egia izan ezkero, behintzat.

Gure izaerea, argazkiak edota gure bideoak be ipinteko ohiturea dago. Eta honek bere arriskuak daukaz. Ikusi daigun Israelen pasau dana.

Guztiok dakigunez, Israel estaduak armada guztiz indartsua dauka, beharbada (eta duda barik) inguruko armadarik indartsuena: teknologia aldetik eta bertan gastetan daben dirutzeari esker, eurak dira Ekialde Hurbileko armadarik sendoena.

Ganera, eta hau Israel-eko estadua jaio zanetik, bertako gazteek bai mutil bai neskek, soldadutzea egin behar dabe, mutilek hiru urtekoa eta neskek urte biko zerbitzua. Guztiek egin beharreko lana. Guztiek? Asterix-eko komikietako galderearen antzera. Ez, guztiek ez, badago salbuespen (handi bat): sinestun, edo ultrasinestun izan ezkero, norberaren burua soldadutzatik libretan da. Eta ultrasinestunen faltarik ez dago Ekialde Hurbilean, ez jauna!
Orduan, gazte bati, hamazortzi urte betetzerakoan aramadatik ailegetan jakonean 'deia', zer pasauko jako? Armadearen bulegora joan behar dau, eta hor aukera bi daukaz: bata, soldadutzea egitea txintik esan barik; eta bestea bere burua ultrasinestun moduan aurkeztea. Bigarren aukera hori hartu ezkero, ezin dabe zapatuetan (shabbat-ean) ezelako lanik egin eta janari kontuetan be ezin dabe edozein gauza jan, 'kosher' izenekoa bakarrik.

Baina, jakina, militarrak ez dira astoaren uzkerrari begiratzen egoten, edo behintzat ez beti. Aitatutako arrazoiak egia diran ala ez jakiteko, Facebook-era joan dira. Eta hor egon da ezustekoa! Euren burua ultrasinestuntzat euken neska batzuk gona oso laburragaz agertu dira argazkietan; edo euren mutil-lagunakaz mosuak emoten, edota jatetxeren batean egindako argazkiak kosher ez dan zeozer jaten. Armadakoek beste proba batzuk be topau ditue: holako neska bategaz zapatu batean txat batean berba egin, beste zapatu batean zinemara joateko konbita egin, eta neskeak edo mutilak onartzea, hain zuzen; baina, ai-ai-ai, ultrasinestunek shabbat-etan ezin dabe lanik egin, ez argirik, ez surik, ez telebistarik ezta ordenagailurik piztu, ez kotxean ibili, are gitxiago zinemara joateko konbidapenik onartu.

Kontu honen ondorioz, Israeleko armadeak milatik gora neska 'desertore' atrapau ditu. Eta, akaso, urtrasinestuntzat joten diranak berenberegi aztertuko ditu hemendik aurrera.

Bigarren ondorio moduan: guzurren bat esaten badogu, kendu daiguzan pista guztiak Facebook-etik. Eta kontuz ibili zapatu arratsaldeko konbidapenakaz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu