Abogadua kanonaren kontra: ekin eta irabazi
2009-10-05 18:49Sevillako Merkatal Arloko Lehenengo Epaitegiak emondako epaia ez da bape pozteko modukoa izan SGAErentzako. Ez diru larregi kendu deutsielako, euren kontrako epaia izan dalako baino (eta, akaso, epai-eredu moduan har daitekelako).
Sevillako Merkatal Arloko Lehenengo Epaitegiak emondako epaia ez da bape pozteko modukoa izan SGAErentzako. Ez diru larregi kendu deutsielako, euren kontrako epaia izan dalako baino (eta, akaso, epai-eredu moduan har daitekelako).
CD barriak erosi ezkero, prezioan hain famatua eta gorrotatua dan kanon digitala da epaiaren ardatz nagusia. Kanon hori SGAE moduko erakunde pribaduetara doa zuzen-zuzenean. Normalean, konturatu be ez gara egiten baina jarraian aurkeztuko dogun kasuko protagonistea kokoteraino egon da eta nahikoa dala esan dau.
Joaquin Moeckel abogatuak ezetz esan deutso kanonari. Berak ez daukala zergaitik pagau behar 1,12 euroko kanona CD barriak erosten dituanean. Ezetz eta ezetz eta azkenean epaitegian amaitu dau arazoak. CD bakotxa 0,45 euroan erosi eban eta hortik 0,28€ kanon digitala ordaintzeko ziran. Kontuak ondo eginda badagoz, erdia baino gehiago (prezioaren % 62,2). Lau CDko paketea erosi ondoren, 1,12 euro zerga pribadu moduan pagetako esaten eutson saltzaileak (eta legeak). Gero, saltzaileak diru hori SGAEra pasauko da.
Betiko leloa da: kanon hori arte lan eskubideak babesteko da eta lan horren egileei halako konpentsazino bat emoteko erabilten da. Baina kasu honetan abokatuak CDak epaiketak kopietako erabili zituala erakutsi eban, eta epaiketak jarduera publikoak diranez, ez dago ezelako eskubide pribadurik babestu beharrik.
Eta Sevillako epaileak baiezkoa emon eutson, CDak horretarako erabili izan zirala eta ondorio moduan ez egoala kanon digitala pagau behar izateko oinarririk. Epai hau kasu honi baino ez jagoko baina, Moeckel jaunaren esanetan, gauza bera pasauko litzateke erosten diran CDak izaera publikoa daukien lanak kopietako erabili ezkero.
Zer pasauko litzateke holako epaiak leku guztietan izango balira? Amaitutzat jo behar da SGAEren euren diru-iturri dan kanon hau?
Honen harian, Bartzelonako Merkatal Epaitegiak pasa dan urteko irailean Europar Batasuneko Justizia Epaitegira zuzendu eutson galderea be kontuan izan behar da. Bertan, zalantzak agertzen ziran kanona danetan apliketea legezkoa zan ala ez. Momentuz, Europar Epaitegiaren erantzunaren zain gagoz. Jakina, erakunde pribaduak be begi zorrotzakaz begiratuko deutse erantzun horri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!