iPod, Blackberry eta Zune barriak

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-11-04 11:11

Erosi barri dogun aparatu elektronikoaren ostean gure boltsiloetan oraindino diruaren hutsunea sentiduten dogunean, merkaduan tramankulu barriak dagoz. Lasterketa honetan ez gara sekula tropelaren aurreko aldean egongo, inondik inora.

Erosi barri dogunaren ostean gure boltsiloetan oraindino diruaren hutsunea sentiduten dogunean, merkaduan tramankulu barriak dagoz. Lasterketa honetan ez gara sekula tropelaren aurreko aldean egongo, inondik inora.

Has gaitezan musikeagaz. Apple enpreseak bere iPod barria aurkeztu dau -egia esan, hiru modelotan barrikuntzak sartu ditu, iPod Classic, Nano eta Touch modeloetan-.

Gehien aldatu dana Nano izenekoa da, argaldu egin da. Aldaketen artean, barruko edukiak erakusten dituan lehioa zeharretara zein goitik behera ikus daiteke. Touch modeloak aplikazino barria dauka: iPod+Nike. Horregaz, gure musika tramankulotxua podometro bihurtuko dogu, kirolzaleentzak egokia. Ganera, goi mailako definizinoko bideojokoakaz be jolastu ahal izango dogu. Azkenik, iPod Classic dalakoaren neurriak txikitu egin ditue eta, aldi berean, kapazidadea gehitu. Orain 120 Gb ditu.

Prezioak: Nano: 8Gb-ekoa 139 euro eta 16 Gb-ekoa 189 euro. Touch: 8Gb-ekoa 219 euro; 16 Gb-ekoa 279 euro; eta 32 Gb-ekoa 369 euro.

Classic modeloak ez dauka prezio aldaketarik (229 euroan salduko da) baina, esan dogun moduan, kapazidade gehiagogaz dator.

Eta musikeagaz jarraitzeko, hor doa Microsoften azkenengo produktua, Zune izenekoaren azken bersinoa. Mp3 irakurgailu honek WiFi konekzinoa eukiko dau, kapazidade gehiagogaz (16 Gb-eko bersinoa eta 120 Gb-ekoa, azken honek 80 Gb-ekoaren prezio bera mantenduz). Ganera FM/AM irratia be badauka eta irratian entzuten dan kantea deskargetako gaitasuna izango dau 'Buy from FM' izeneko aplikazinoari esker. Microsoftek abesti hori topetan dau eta, WiFi gune batean egon ezkero, gure Mp3ra deskargetako aukerea daukagu. Momentuz, merkaduaren % 3ko kuotea daukie Zune honegaz (iPhod-ak % 70ekoa dauka) eta gauzak zeozer aldatuko diralakoan dagoz.

Blackberry-ren ordua. Eskuko telefono honek ondo aguantau dau iPhone-ren arrakastea eta oraingoan bersino barria prest daukie, Blackberry Bold izenekoa.

Ondo joan jakoz gauzak Research In Motion enpreseari (Blackberry-ren sortzailea) eta Estadu Batuetan % 10eko merkadu-kuotara ailegau dira. Telefonotik Internetera abiadura handian egiteko konekzinoa eskaintzen daben aparatuak egiten ditu enpresa horrek, tartean Blackberry, AT&T (Estadu Batuetan lehena), LG (bigarrena) edota Nokia modeloak.

Backberry barriak GPS eta WiFi sistemak ditu, LCD pantailatxoa eta 2 megapixeleko argazki makinea. Memoria aldetik, 128 Mb-eko flash memoria dauka eta datuak gordeteko Gb bateko kapazidadea. Estadu mailan Vodafone telefonia enpresea izango da salduko dauena 189 euroan hasita bezero barrientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu