Apple-ren azken asmakizuna: iPad. Ez hotz, ez bero

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-01-29 09:24

Hasieran aparatea nahiko gatxa da. Egin, egin daiteke, eta horretara Apple-ekoak ohituta dagozala emoten dau, euren Mac, iPod edo ta iPhone tramankuluakaz hasiera-hasieratik aparau eben bete-betean eta guztiok geratu ziran (ginan) pozik eta miresmenez beteta egindako lanagaz. Halanda be, oraingo azken tresna honegaz, iPad dalakoa, eretxiak ez datoz hain bateratsu.

Hasieran aparatea nahiko gatxa da. Egin, egin daiteke, eta horretara Apple-ekoak ohituta dagozala emoten dau, euren Mac, iPod edo ta iPhone tramankuluakaz hasiera-hasieratik aparau eben bete-betean eta guztiok geratu ziran (ginan) pozik eta miresmenez beteta egindako lanagaz. Halanda be, oraingo azken tresna honegaz eretxiak ez datoz hain bateratsu.

iPad: 9,7 hazbeteko pantailadun ordenagailua? Netbook-a? iPhone handia? Ez dago argi zer dan.

Dendatan hilebete bi barru egongo da Wi-Fi konekzinoduna: 499 dolarrean 16 Gb-ekoa, 599 dolarretan 32 Gb-ekoa, 699 dolarretan 64 Gb-ekoa. Hilabete geroago, 3G bertsinokoa plazaratuko da, hemen be goi-mailakoenak 64 Gb-eko memoriagaz.

Egindako aurkezpen ofizialean, Steve Jobs jaunak 'iPad Internetera sartzeko nabigatzailea, multimedia aparatua musikea entzun edota bideoak, pelikulak edo telebista ikusteko, bideojokoakaz joolastuteko konsolea eta liburu elektronikoak irakurteko gailua' ei dala esan dau. Dana leku berean sartuta.

Diseinu aldetik oso polita dala bat datoz gehienak: 680 gramoko pisua, nahiko argala eta ukimenagaz gobernetako pantailea. Hemendik aurrera eretxiak ez dira hain onak.

Gehienek zera esaten dabe: akats galantak dituala. Berbarako, ez daukala ez argazki kamararik ezta bideokonferentziak egiteko kamararik; ez daukala flash programak exekutetako aukerarik, USB sarrerarik ez dagoala, ez dauka memoria larregirik (64 Gb 'baino ez'). Benetako ordenagailua ete da ala iPod Touch 'berezi' bat (handiagoa) baino ez?

Ordenagailua ala e-book? Beharbada, aplikazino barrien artea iBooks dago.

iPhone-agaz jazo zan legez, iTunes denda digitala martxan jarri zanean musikea gure gailura deskargetako moduan, oraingoan bere liburu-denda digitala aurkeztu dabe. Horretarako, argitaletxe batzuen laguntzinoa daukie: Penguin, Harper Collins, Simon & Schuster, MacMillan eta Hachette argitaletxeek euren liburuak bertan aurkeztuko ditue.

Bestalde, bere prozesatzaileari esker (A4 izenekoa), oso azkarra da eta webguneak arin kargetan dira. Aplikazinoetatik nabigetea be oso erraz egiten da baina akats moduan, ezin da multitarearik egin, hau da, aplikazino bat baino gehiago ezin dira aldi berean martxan izan.

Momentuz, adituen eretxiak ez dira lar onak izan; halanda be, burtsa-merkaduan kontuak beste era batekoak izan dira. Apple-en akzinoak gorantz (oraindino gehiago) egin dabe. Batek daki momentu honetan Apple enpreseak zenbat balio dauen, seguru asko baino gehiago izango dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu