Widget Channel, telebista barria jatorku

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-09-23 14:36

Zelakoa izango da 'etorkizuneko telebista' hori? Akaso, etorkizuna urrunegi dago baina datozan hileotan etorriko jakuna momentuz honakoxea izango da: gustetan jakun programea ikusten gagozan bitartean e-mailak bialdu, txateau edota emitiduten dagozan pelikulearen ganeko informazinoa topau ahal izango dogu.

Oraindino ez baina etorri baina, esan dabenez, urte amierarako edo datorren urte hasierarako prest izango dogu. Telebista barria da edo, behintzat, holan aurkeztu dabe. Aspaldian, 'igarle teknologikoek' honako hau dinoe: 'telebista, ezagutzen dogun moduan, aldatu egingo da eta etxeko elektrotresnek Internet konexinoa eukiko dabe. Atara kontuak, etorkizuneko telebista beste gauza bat izango da eta'.

Noiz izango dogu holakoraik ikusteko aukerea? Etorriko dala, etorriko dala... baina ez dator. Lehenego pausuak hortxe bistan doguzala esan deuskue, antza danez Intel (txip eta mikroprozesatzatile egilea) eta Yahoo! (Internet-eko ataria) enpresa bien arteko akordio baten ondorioz. Horreekaz batera Samsung eta Toshiba (ordenagailu eta telebista egileak, besteak beste) be tartean egongo ei dira.

Zelakoa izango da 'etorkizuneko telebista' hori? Akaso, etorkizuna urrunegi dago baina datozan hileotan etorriko jakuna momentuz honakoxea izango da: betiko telebistearen pantailearen azpian (edo goian, guran dogun lekuan, edozein testu prozesatzaile bateko tresna-barra legez), TV widgets diralakoak egongo dira. Gure betiko urruneko agintailuagaz (andrearen edo alaba txikiaren baimenagaz kanalak aldatzeko erabilten dogun hori) gobernauko ditugu aplikazino txiki horreek. Telebista ikusten gagozan bitartean e-mailak bialdu, txateau edota emitiduten dagozan pelikulearen ganeko informazinoa topau ahal izango dogu. Aplikazino horreetan klikau ezkero, lehio txikitxu bat zabalduko jaku pantailan (nonork gizonezkook gauza bi aldi berean ezin goduzala egin be esango dau, baina tira).

Zer eskainiko deutse proiektuari batu diran enpresek? Samsung eta Toshibak, jakina, telebista aparatuak; Yahoo!-k Internet-eko edukiak preparauko ditu telebistara bialdu ahal izateko eta, horretarako, 'widget engine' izeneko softwaren berezia garatu dabe. Eta Intel enpreseak Yahoo!-ren softwarea modu egokienean erabilteko txip barria dauka, CE 1300 'Canmore' izenekoa. Txip horri esker, alde batetik erresoluzino handiko bideoak ikusteko aukerea izango dogu, audio sistemak be hobetu egingo dira eta grafikoak hiru dimensinotan ikusiko ditugu; bestalde, Internet-eko edukiak eta telebistearen funtzinoak buztartzeko tresna aproposa da.

Baten batek zera esango dau: ez da horrenbesterako izango. Egia da. Baina egia da, baita, hemendik aurrera telebisiteak eta Internet-ek gero eta lotura estu eta sendoagoa izango dabela eta, seguruenik, hemendik urte batzuetara etxeetako telebistak eta ordenagailuak desagertu egingo dira eta, horreen lekuan, aparatu bakarra izango dogu. Izena? Bardin da, batzuentzako telebista izango da eta besteentzako ordenagailua, baina funtzinoak bateratuta egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu