Ailegau da krisi ekonomikoa teknologia barrietara?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-02-13 14:12

Une gogorretan gabiz aspaldion; burua makur, arazoak eta ardurak gutariko askoren bizkarretan eta etorkizuna nahiko lainotsu, era suabe batean esanda. Banketxeetan eta burtsan sortutako arazoek gizarteko beste esparru ekonomiko askotan be eragin larria daukie. Egunero entzuten dogu eta egunkarietan irakurri zenbat eta zenbat enpresek produzinoa murriztu eta azkenean ateak be ixten dituela.

Une gogorretan gabiz aspaldion; burua makur, arazoak eta ardurak gutariko askoren bizkarretan eta etorkizuna nahiko lainotsu, era suabe batean esanda. Banketxeetan eta burtsan sortutako arazoek gizarteko beste esparru ekonomiko askotan be eragin larria daukie. Egunero entzuten dogu eta egunkarietan irakurri zenbat eta zenbat enpresek produzinoa murriztu eta azkenean ateak be ixten dituela.

Zer esanik ez enpresa txikien edo gure auzoetako negozio txikien ganean berba egiten badogu. Baltzak, gorriak eta kolore guztietakoak ikusteko moduan dagoz.

Obama presidente estadubatuarraren berbaldia entzun ondoren, beti arlo berberetan oinarritzen dala ikusiko dogu: krisialdi gogor honi aurre egiteko lan egin behar da, konfidantzea behar dogu, eta gure indarrak teknologia barrietara (I+D+I Ikerkuntza, Garapena eta Barrikuntzan) bideratu behar doguz, hortik etorriko jakulako tunel honetik urteteko bidea.

Akaso, gauzak hortik badoaz, egoerea hobetu egingo litzateke, baina egungo egoereari begiradatxu arin bat emon ezkero, ez dagoz, ez, gauzak alai-alai hartzeko moduan. Goazen datuokaz.

- Internautak: Zenbat izango gara? Azken zenbaketen arabera, mila miloe baino gehiago (Txinatarrak, 298 miloegaz, zerrendaburu dagoz). Asiarrak % 41 dira, europarrak % 28 eta ipar-amerikarrak % 18. Behintzat, Sarea indartsu dabil (teorian, barri ona da negoziorako).

- Musika deskargak Estadu Batuetan: CDaren merkaduak atzera egiten dauen bitartean, Saretik deskargetan diran abestiek osotzen dabe negozinoa eta, honezkero, 1.000 miloe abesti baino gehiago 'bajau' dira Internetetik (ordainduta, jakina).

- Nintendoren etekinek % 21 egin dabe gora, Wii eta DS makinatxuei esker.

- Yahoo! nahiko txarto dabil: laugarren hiruhilekoan 230 miloe euroko galerak izan ditue. Urte osoa kontuan izanda, irabaziak 424 miloe dolarrekoak izan dira (igaz 660 miloekoak izan ziran). Neurriak hartzen hasi dira: aurten ez ditue soldatak igon eta jentea kaleratzeko prest dagoz.

- Google, txarrago: igazko azkenengo hiruhilekoa kontuan hartuta, aurreko urtean baino % 70 gitxiago irabazi dau (lehenengoz hamar urteko historian). Horregaz batera, 100 lanpostu kendu ditu eta etekin garbiak ataraten ez dituen proiektuak hortxe geratuko dira. Azken neurri hori Google-ren filosofiaren kontrakoa da. Orain arte, zenbat eta ideia gehiago plazaratu, nahiz eta irabazi garbiak ez izan momentuz, aurrera ataraten ziran. Baina krisialdiagaz, honako proiektuak bertan behera itxiko ditue: Google Video, Google Notebook, Dodgeball eta Knol, besteak beste.

- Microsotf: 5.000 behargin kaleratuko ditu, euren helburua neurri horregaz 1.500 miloe dolar aurreztea baita.

- Sony: hamalau urtean lehenengoz galerak eukiko ditue 2008 urte fiskalean (1.289 miloe eurokoak). Salmenten iragarpena be bajau egin dabe, urrian egindako analisietan 77.000 miloe euroko negozioa izango ebela esan arren, orain 66.000 miloera murriztu dabe.

- Nokia: Alde batetik pozik dagoz, euren eskuko telefonoen Nokia 5800 modelotik miloe bat ale saldu dituelako hiruhileko batean (Errusian, Txinan eta Espaiñian), baina ez daigun ahaztu Apple-eko iPhone-ak kopuru bera saldu ebala baina asteburu bakar batean (hori bai, hogei herrialde desbardinetan). Dana dala, 2008ko etekinek % 37,8ko beherakadea izan dabe aurreko urtekoakaz konparauta.

Aurreko kopuru txarrak ikusita eta barri txarragoak entzunda, non egongo ete da urtenbidea? Batek daki, baina batzuek bidea topau dabela pentsau lei. Non? Euskaldunak hain maite doguzan apustuetan, jakina, hor badago dirua bero-bero. Estadu mailan, online apustuek % 17,6ko igoerea izan eben eta hori hasierea baino ez da: hasi dira apustu-etxeak gure kaleetako negozioakaz alkartzen eta krisialdi sasoietan holakoek ikaragarrizko arrakastea izaten ei dabe (kinielakaz eta kolore guztietako loteriakaz be gauza bera pasetan da eta).

Eta oraindino txarrena pasau barik gagozala esaten deuskue 'adituek'. Egia esateko, adituon azkenengo iragarpenak nahikoa baltzak dira, hau da, ez dabela konponbiderik inondik inora ikusten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu