SlotMusic: musika-formatu barria?
2008-11-13 11:22Negar eta negar. Horrelaxe dagoz diskoetxe guztiak. Ez dabela CDrik saltzen, Internetek eta pirateoak kalde handia eragiten deutsiela.... Negarra dariela. Beharbada oraindino ez dira konturatu Interneten sasoian bizi garala. Hainbeste malkoren ondoren, diskoetxe nagusiak SanDisk enpreseagaz batu dira SlotMusik izeneko musika-txartela sortzeko.
Negar eta negar. Horrelaxe dagoz diskoetxe guztiak. Ez dabela CDrik saltzen, Internetek eta pirateoak kalde handia eragiten deutsiela.... Negarra dariela. Beharbada oraindino ez dira konturatu Interneten sasoian bizi garala.
Hainbeste kejaren eta hainbeste malkoren ondoren, diskoetxe nagusiak (Sony BMG, EMI Music, Universal Music Group eta Warner Music Group) SanDisk enpreseagaz batu dira musika 'formatu' barria plazaratzeko.
SanDisk dalakoa memoria eta eta multimedia erreproduzigailuen egilea da eta hortik atara dabe azken asmakizuna: SlotMusic izeneko txartela. Azken batean, 'microSD' memoria txartel txiki bat baino ez da eta, bertan, mp3 formatuan, musikea eukiko dogu. Txarteltxo bakotxaren kapazidadea GB batekoa da.
Musika formatuak aldatuz joan dira: viniloa, kaseta, CDa eta, azken urteotan, formatu digitalak. SlotMusic hau be formatu barri legez aurkeztu dabe baina ez dakit nik ba arrakastarik izango dauen. Batez be eskuko telefonoen erabiltzaileei zuzenduta dago: telefonotxuok daukien (danek ez) txartela sartzeko lekuan SlotMusic izenekoa imini eta musikea entzun, dana bat. CDak inoiz baino gitxiago saltzen dirala eta, negozio-bide barriak topau guran, eskuko telefonoen mundua agertu da. Urtean, memoria txartela onartzen daben 750 miloe eskuko telefono saltzen dira. Hori dago negozioa.
Txarteltxua gutunazalen ohiko siluen neurrikoa da, DRM bako memoria. Zer da DRM? Ingelesez 'Digital Rigths Management' esan gura dau eta holan itzuliko geunke eukerara: egileen eskubideak babesteko teknologia. Azken batean, ezin dala ezer kopiau esaten deuskue letra horreek. SlotMusic dalakoan ez da horrelakorik egongo eta, beraz, bertako fitxategiak kopiau eta gure artxiboak bertan jar daitekez.
Momentuz, ez dago informazino lar teknologia barri horren ganean, ezta prezioaren ganean be. Antza, Estadu Batuetan, Gabonetarako merkaduratuko da Wal-Mart eta Best Buy denda-kate erraldoietan, zazpi edo hamar dolarrean, baina hori zurrumurrua baino ez da.
Dana dala, benetako kontua zera da: eukiko ete dau arrakastarik jentearen artean ala berandu ataratako proposamena da? Gaurko musika-entzuleak gero eta ohituago dagoz Internetetik desakargak egitera. Horregaitik: ez da lar eskatzea izango horrelako erabiltzaile ba denda batera joan eta bertan SlotMusic txartela erostea? E-bankua erabiltea ohituta dagoana, banketxera joango ete da transferentzia bat egitera? Proposamen barria aurrerapausua izan beharrean, atzerapausua izan daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!