Nork ulertu medikuen letrea?

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-12-10 11:55

Thera izeneko enpreseak 'hCOD' izeneko sofwarea garatu dau. Soft honen berezitasuna hau da: medikuek idazten dituen testuak (berbarako, errezetak edota informeak) ulertzeko moduan iminten ditu.

Gizakion hizkuntza eta adimen artifizialeko garapenak nahiko lotuta datoz. Teknikarien artean linguistak ugari dagoz, hau da, hizkuntzetan eta hizkuntzen garapenean adituak.

Garapen horretatik sortu dira itzultzaile automatizauak, ahozko eta idatzizko testuak ordenagailuarentzat ulergarri bihutzen dituen sistemak.

Aspaldiko kontuak dira OCR izeneko softwareak (Optical character recognition): idatzizko testua hartu eta, berbarako, word formatu bihurtzen dabenak. Eskuz idatzitako testuak landu ondoren eta OCR sistematik pasauta, word formatuko dokumentua lor daiteke.

Beste pausu bat be emon da: berba eginez, ordenagailuak gure berbak ulertu eta esandakoa idatzita azalduko jaku. Akaso, ezagunenen artean, Dragon Naturally Speacking izeneko softwareak egiten dau hori.

Oraingoan, Bartzelonako Unibersidadean sortutako enpresa batek garatutako produktua aitatuko dogu. Thera izeneko enpreseak 'hCOD' izeneko sofwarea garatu dau. Soft honen berezitasuna hau da: medikuek idazten dituen testuak (berbarako, errezetak edota informeak) ulertzeko moduan iminten ditu.

Danok ezagutzen dogu medikuren bat eta beti egin deutsagu galdera bera: 'zuok, unibersidadean egon zarien bitartean, eta ikasi beharreko ikasgaien barruan, anatomia, fisiologia, farmatzia eta ez dakit zenbat gehiagoren artean, ez dozue lekutxoren bat izan tajuzko eta ganorazko idazkerea ikasteko? Ala derrigorrezko kontua da mediku batek aldrebezko letraz, ulertezinezkoez, idatzi behar izatea? Idazkera garbia egin ezkero, medikua txarragoa dala pentsauko dogunaren birlur zarie ala zer demontre?'

Katalanek garatutako soft honek medikuek eskuz idatzitako testuak ulertuko ditu, erabilten dituen laburpenak eta kodeak be bai. Ostean, ganorazko testua sortuko dau. Momentuz, behintzat, Bartzekonako Fundación Puigvert-en hasi dira sistema horregaz beharrean eta, % 95ean, sistemearen emoitzak positiboak dira.

Teknologiak aurrerapausu bat egin dau, baina maltzurren batek pentsau leiken moduan, akaso ez litzateke hobea izango hainbeste garapen eta ikerketa egin baino lehenago, hainbeste kemen eta diru gastau baino lehenago, medikuakaz berba egin eta idazkera garbiagoa egin daiela eskatzea? Hori baino ez litzateke egin behar eta ez da hain gatxa.

Teknologiak holako gauzak ditu. Beste pasadizo bat be adierazgarria izan daiteke: estadubatuarren eta sobietarren arteko 'gerra hotzean', nazino biak jo eta ke ibili ziran ia espaziora nor ailegauko ete zan lehenengo. Euren espazio-ontziak eta astronautak preparetan egon ziran bitartean, arazotxo bat sortu zan: espazioan ez dago grabedade-indarrik eta boligrafoek ez dabe buruz behera idazten, tintea ezin dalako puntaraino joan. Hori dala eta, estadubatuarren artean teknikari eta injineru talde bat sortu zan arazoari urtenbidea topetako. Orduak, lana eta dirua gastau ondoren, tinta-kartutxo berezia diseinau eta grabedadeari aurre egiteko boligrafoak kaleratu zituen. Orain bai, orain astronautak buruz behera idazteko moduan dagoz.

Sobietarrek ez eben hainbeste gastau: boligrafoen ordez, arkatzak eroan zituen espaziora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu