Dobaneko deskargak amaitu ete dira?
2009-04-29 12:25Internetetik fitxategiak (pelikulak eta musikea, berbarako) doban deskargetako dagozan webguneak, beharbada, desagertu egingo dira. Europa mailan, herrialdez herrialde, gero eta lege zorrotzagoak dagoz dobaneko deskargen kontra eta, kasu batzuetan, kartzela zigorrak be ezarri jakez euren arduradunei.
Internetetik fitxategiak (pelikulak eta musikea, berbarako) doban deskargetako dagozan webguneak, beharbada, desagertu egingo dira. Europa mailan, herrialdez herrialde, gero eta lege zorrotzagoak dagoz dobaneko deskargen kontra eta, kasu batzuetan, kartzela zigorrak be ezarri jakez euren arduradunei.
Egilearen eskubideak defendiduteko helburuagaz, Europar Batasunak emondako direktiba batean oinarrituta, lege aproposak garatzen dagoz leku askotan. Hona hemen adibide batzuk.
Suedia
Honezkero indarrean dago bertako parlamentuak onartutako legea. Pirateriaren kontrako legediaren barruan, zera esaten da: egile-eskubideak daukazan nonork Interneteko zerbitzaile bateko arduradunei bertatik legez kanpo fitxategiak deskargetan dituenen izenak jakiteko eskubidea dauka. Ez bakarrik IP helbidea, izen-abizenak be jakin behar dira eta, hori eskuan hartuta, salaketa bat egiteko moduan egongo da artistea (edo bere eskubideak kudeatzen dituan erakundea).
Hari horri jarraituz, oraintsu epaitu ditue The Pirate Bay orriaren lau arduradunak. Orrialde hori munduko P2P deskargak egiteko link-ak dituan gunerik handiena izan da. Suediako epaimahai baten esanetan, 'egile eskubideakaz babestuta egon diran fitxategiak deskargetako laguntzen dauen webgunea da'. Epaileak dino webgunea bitartekari moduan egon dala internauten artean, hau da, internauteei ordenagailu desbardinak konektetako behar dituen fitxeroak eskaintzen eutsiezan, 'torrents' diralakoak. Ondorioz, bakotxak urtebeteko kartzela-zigorra jaso dau eta 2,7 miloe euroko isuna (guztiontzat). Zigortuek esan dabe epaia errekurridu egingo dabela.
Frantzia
Nicolas Sarkozy presidenteak preparautako legeak ezusteko handia jaso dau: atzera bota dabe. Arrazoia? Senaduan baietza lortu eban arren, Biltzarrean ezetza emon eutsen, eskumako diputaduek egun horretan 'piper' egin ebelako (15 boto alde eta 21 boto kontra).
Zer inoan lege proposamenak? Legez kontrako deskargak egin ezkero, internauta horrek abisua emongo eutson mezu bat jasoko leuke. Holan eta guztiz be, deskargak egiten jarraitu ezkero, sei hilebete pasau ondoren, gutun zertifikatua jasoko leuke. Hortik aurrera, zigorra: urtebeteko 'zigorra' jasoko dau, Internet-era konektau barik. Ez hori bakarrik, urte horretan, nahiz eta konekzinorik euki ez, internautak hileroko konekzino-kuotea pagau behar izango leuke.
Momentuz, legea ez dago onartuta baina Frantziako Gobernuak barriro aurkeztu leike.
Italia
Frantziako lege-proiektuan oinarrituta, eurena garatu dabe. Abisu bi ondoren internautak oraindino deskargak egiten jarraitzen badau, konekzinoa etengo jako.
Estadu Batuak
Justizia Saila diskoetxeen alde agertu da eta, P2P makinatxurako jokoen deskargen arloan be gogor dabilza.
Britainia Handia
Hemen be, Frantziako eredua hartu zan hasiera batean. Halanda be, eretxi-talde desbardinak eratu ziran eta Gobernua beste aukera batzuk aztertzen dabil euren diskografia-industria lasaitzeko.
Espainia
Konekzinoa eskaintzen daben enpresek hau esan dabe: Frantziako abisu-sistemea ezartzeko 100 miloe euro behar dirala. Horregaitik, momentuz, ez da Frantziako eredua jarraituko. Hori bai, deskargak eskaintzen dituen webguneei bai abisauko jake eta, kasurik egiten ez badabe, espainiar serbidoreetatik kanporatuko ditue.
Internautentzat, beste sistema bat egongo da: hiru abisuko sistemea. Kasurik egin ezean, webguneen blokeora pasauko dira.
Sistema hori martxan iminteko, erakunde independiente bat eratu behar izango da (Industria Ministeriopean): hemendik, prozesua kontrolau eta salaketak kudeatuko litzatekez eta, behar izan ezkero, webguneak blokeau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!