Zabalik XII. BizkaIdatz Txikian izena emoteko epea
2025-11-06 09:40 KultureaKontakizunak jasoteko epea 2025eko zezeilaren 16an amaituko da.

BizkaIdatz Txikia XII. Ume eta Gazteen Literatura Sariak literatur sorkuntzea sustatzeako asmoa dau gure lurraldeko eskola-umeen artean. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten dabizen 16 urte beteta dituen arteko umeak edo gazteak aurkeztu daitekez. Aurreko edizioan saritutakoek, bestalde, sarituak izan ez diran hizkuntza-modalidadean (euskerea edo gaztelania) baino ezin izango dabe parte hartu.
Aurton, Xandra Bilbaok eta Aritza Bergarak idatzi ditue kontakizunen hasierak. Aritza Bergarak Arbasoen sekretua izeneko euskerazko istorioa hasiko dau eta Xandra Bilbaok, barriz, La gata mágica y el protal de los recuerdos kontakizunaren bitartez, gaztelaniazko istorioaren hasierea proponiduko dau.
Parte-hartzaileei proponidu jaken istorioa, personaietara eta kontaerara egokituta amaitu beharko dabe, testuaren hizkuntzea kontuan hartuta. Epaimahaiak holan erabagiko baleu, modalidade bietan irabazteko aukerea be izango da. Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan ikasten dabizan 16 urtera arteko umeak eta gazteak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara: umeen kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. —I. taldea— eta 5. eta 6. —II. taldea— mailetako ikasleak); eta gazteen kategorian (Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. —III. taldea— eta 3. eta 4. —IV. taldea— mailetako ikasleak).
Kontakizunak jasoteko epea 2026ko zezeilaren 16an (astelehena) amaituko da. Testu guztiak, gitxienez, 4 orrialde luze izango dira eta, gehienez, 5. Eskuz idatzi ezkero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz idatzi ezkero, barriz, Times edo Arial letrea erabili behar da (12ko neurrian), Dina A4 orrietan, lerroarte bikotxa itxiz.
Idazlanak Laguntza - Erregistroa eta Herritarrakanako Laguntza Bideratzeko Bulegoan aurkeztu ahal izango dira (Diputazino kalea 7, 48008, Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan be aurkeztu daitekez, baita erregistro publikoetan eta posta-bulegoetan be.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean jarri eban martxan BizkaIdatz Txikia ume eta gazteentzako literatur lehiaketea, Bizkaiko ikastetxeetako ume eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.
Hemen konsultau daitekez lehiaketako oinarriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
