'Zuri zer bidali pentsatzen ari nintzen. Forma zure eskuetan uzten dut' izeneko erakusketea Bilbon
2025-11-06 13:34Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6). Sartzea doban.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadeak daben akordioaren emoitzea dan erakusketa barria jasoko dau: Zuri zer bidali pentsatzen ari nintzen. Forma zure eskuetan uzten dut, Artearen Sorkuntza eta Ikerketa Masterreko (InCreArte) ikasle bik batera egindako lana: Sofia Mendiondoren eta Lucas Ramirezen erakusketea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, goizeko 08:00etatik 20:00ak arte, astelehenetik barikura.
Sofia Mendiondo (Argentina, 1991)
Mendiondoren lanaren abiapuntua materialek eta objektuek euren egitekoa aldatu leikela da. Babesten dauen kaputxea gainazal bihurtu daiteke. Haren lanetan, oihal iragazgatxak, erretxinea, aparra eta igeltsua erabilten ditu esperimentetako. Material horreek apurtzeko edo iges egiteko zorian dagozala emoten dau beti. Bere prozesuak eskuzko lana eta idazketea buztartzen ditu, gorputzaren, espazioaren eta mobimentuaren arteko erlazinoa aztertzen daben eszenak sortuz.
Lucas Ramirez
Marrazkiagaz egiten dau lan, ekintza fisiko eta emozional lez. Grafitoa eta ikatza erabilten ditu papel gainean, mobiduten, arnasten eta aldatzen diran lerroak sortzeko. Haren lanek inoiz formea hartzen ez dauen zeozertara gerturatzeko ahalegina islatzen dabe, lerroak berak bizitza propioa baleu lez. Prozesu horretan, artistea ikusten danaren eta antzemon baino egiten ez danaren arteko mugan jarten da, beti be kontrolaren eta trazuaren mobimendu librearen arteko orekeari eutsi guran. Holan, erakusketeak materiala dana eta sentikorra dana artatzeko modu biren arteko topaketea planteetan dau: Sofiarena, tolesturatik, bilgarritik eta eraikuntzatik; eta Lucasena, lerrotik, hutsetik eta bibrazinotik.
Artista biek materiaren eta berbearen arteko alkarrizketa artistiko hau arretaz begiratzeko konbita giten deuskue. Biren arteko joan-etorria da, sortze prozesuaren hauskortasuna eta orekea erakusten dauen materialen, gorputzen eta begiraden arteko alkarrizketea, laburtu dau mahaiko beste kide batzuekaz batera artista gazteak babesten etorri dan Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak zehaztu dauenez, erakusketea, Bizkaian trebatutako talentu gazteen beharra erakusteko Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak EHUko Arte Eder Fakultadeagaz orain dala hamar urte baino gehiagotik daben akordioaren beste atal bat da. Horretarako, Batzar Nagusiak erakundeak erdialdeko leku bat lagaten dabe, euren heziketa zikloa amaitzen daben unibersidadeko ikasleen sormena Bizkaiko ikusleakana errazago heldu daiten. Hitzarmen horren ondorioz, 2011tik urtero hiru erakusketa atontzen dira graduondoko ikasketak unibersidade-zentroan amaitzen dituen ikasleakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
