Bidarten hasiko da Xilaba Bertsolari Txapelketea
2025-11-07 08:13 BertsolaritzeaZapatuan, hilak 8, Antzokian.
Dana prest dago Xilaba Bertsolari Txapelketeari hasierea emoteko. Lehen faseko lehen saioan ondoko bertsolari honeek izango dira: Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Urreizti Lafitte, Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Nahia Sasco Etxeberri eta Karlos Aizpurua Etxarte. Gai-jartzaile lanetan Xalbat Alzugarai Etxeberri izango dabe.
Saioko irabazleak zuzenean lortuko dau finalaurrekoetan izateko txartela. Beste bertsolariek, barriz, lehen fase osoa amaitu arte itxaron beharko dabe, sailkatzerik daben jakiteko.
Bidarteko saioagaz batera, Domintxaine (zemendiak 15), Ainhoa (zemendiak 22) eta Ligiko (zemendiak 30) saioek osotuko dabe lehen fasea. Xilaban parte hartuko daben 24 bertsolaritik, 18 pasauko dira bigarren fasera.
Bertsularien Lagunak Alkarteak Bidarteko Herriko Etxearen laguntzea izan dau saioa atontzeko.
Sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
