'Euskal kultureak leku guztiak behar ditu'
2025-11-06 11:12 KultureaEuskal Kazetarien Alkargoak Durangoko Azokearen lana autortu dau.

Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak, BBK Fundazinoak, Ihobek eta Bilboko Udalak atonduta, 2025eko Euskal Kazetaritza Sariak banatu ditu BBK Aretoan. Ekitaldia Africa Baetak eta Jaime Otamendik aurkeztu dabe.
Ohorezko Saria ex aequo izan da Ramón Zallo eta Pedro Ibarra Güellentzat, EHUko Komunikazino Zientzien Fakultatetik kazetari belaunaldi batzuk trebatzen laguntzeagaitik.
Horreezaz gan, 2025eko Euskal Kazetaritza Sariak emon deutsee ondoko profesional, persona eta erakunde honeei:
- Manu Álvarez (El Correo): Ibilbide Profesionalaren Saria.
- Dani Álvarez (EITB), Euskal Kazetari Saria.
- Natura Bizia dokumentala (Alex Gutierrez eta Lexeia Larrañaga), Ingurumen Kazetaritza atalean.
- Revista 5W (Mikel Ayestaran), Kazetaritza Digitala kategorian.
- Almudena Ariza (TVE), Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell kategorian.
- Gorka Lejarcegi, Juantxo Rodiguez Fotoperiodismoa atalean.
- Durangoko Azokea, Gizarte Erakundea atalean. Gotzon Gómez eta Karmele Etxenagusiak saria jasoteaz gan, ondokoa aitatu dabe: euskal kultureak ez dau bere lekua behar, euskal kultureak leku guztiak behar ditu.
Ondoko honeek banatu zituen sariak: Koldo Bilbao BBK Fundazinoko Kultura zuzendaria, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, akartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Manu Lezertua, Javier Dieguez, Carmen Torres Ripa, Elisa Pavón, Ane Ferrán eta Ana Irene del Val.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
