Kontsejuak San Juan barkuaren uretaratzea ikusteko

Bizkaie! 2025-11-07 08:47   Kulturea

Gaur, hilak 7, arratsaldeko 17:00ak aldera izango da.

Gaur, hilak 7, Albaola Itsas Kultur Faktorian (Pasai San Pedro), San Juan barkuaren uretaratzea izango da, munduko itsas ondarearen historian mugarri izango dan gertaerea.

Ekitaldiaren garapen egokia bermatzeko, ontziola-museoaren kokalekuaren eta eraikinaren beraren ezaugarriak kontuan izanda, ondoko jarraibide honeek kontuan hartzea eskatzen dabe atontzaileek.

  • Noiz eta non: gaur, hilak 7, arratsaldeko 17:00ak aldera (gitxi gorabeherako ordua), Albaola Itsas Kultur Faktorian (Pasai San Pedro, Pasaia). Konsultau lekua hemen
  • Sarbideak eta aparkalekua: Faktoriak ez dauka aparkalekurik, izan be, inguruan obrak egiten dabiz. Horregaitik, garraio publikoan joan-etorriak aldez aurretik atontzea gomendetan dabe.
  • Uretaratze maniobrak irauten dauen bitartean, Pasaiako portua zarratuta egongo da operazinoaz kanpoko ontzien zirkulazinorako. Beraz, ez hurreratu kanalera edo maniobra-gunera eta jarraitu segurtasun-jarraibideei.

Bertaratu ezin diranentzat, EITB 1 kateak zuzenean emongo dau uretaratzea telebistaz. Horreezaz gan, Albaolako YouTubeko kanalean be ikusi ahal izango da, 15:30etik 17:45era:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu