San Juanaren uretaratzea zemendiaren 7an izango da
2025-10-21 08:12 KultureaLurrean eregiteko fasea amaitu eta itsasoko etapeari ekingo deutso.

San Juan baleontziak, XVI. mendeko euskal baleontziaren erreplika zientifikoaren, lurrean eregiteko fasea amaitu eta itsasoko etapeari ekingo deutso, nazioarteko itsas ondarearentzat mugarri bat ezarriz.
Uretaratzearen aurretik, ekitaldi instituzional bat egingo da Albaola Itsas Kultur Faktorian, eta bertan izango dira tokiko eta autonomia-erkidegoetako agintariak, besteak beste, Imanol
Pradales Lehendakaria eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputadu Nagusia, bai eta Espainiako Gobernuko eta Kanadako Gobernuko ordezkariak be, proiektuan parte hartu dabenn hainbat diziplinatako kolaboratzaileez gan.
Xabier Agotek, Albaola, irabazi asmorik babeko alkarteak bultzatuta, erreplika honek ontzigintza tradizionala eta berpizkundeko euskal itsas teknologiaren ikerketa zorrotza buztartzen ditu. Proiektuak ia desagertutako lanbideak suspertzeko kapaz dan giza eta material azpiegitura bat sortzea eskatu dau: ontzigintza tradizionala, errementaritzea, belagintzea eta sokagintzea esaterako. Hau dana, jeneaurrean egin da, ezagutzak ikertu, zabaldu eta transmitiduteko espazio bizi batean.
Urpeko arkeologian erreferente
San Juanaren saskarra 1978an topau eben Red Bayn (Labrador, Kanada), Selma Huxley historialariak egindako ikerketei eta Robert Grenierrek zuzendutako Parks Canada Urpeko Arkeologia Zerbitzuaren kanpainei esker. Milaka pieza aztertu eta katalogeteari esker, XVI. mendeko kroskoa eta eregiteko teknikak zehaztasunez biderati zituen, eta San Juana nazinoarteko erreferente bihurtu zan urpeko arkeologian. Albaolak Parcs Canadak egindako txosten zehatza jaso ondoren ekin eutson erreplika zientifikoa eregiteari.
Arkeo-nabegazinoa
Kroskoaren botadureak lurreko fasea zarratu eta uretako eregite-faseari emoten deutso bide. Nabegagarri egingo dauen fase hau Pasaiako badian egingo da osorik, eta itsasontziaren
ekipamendu integrala amaituko da. Gitxi gorabehera: 4km soka, bela sorta 2 (bakotxa 600 m2-koa), aingurak, bale-txalupak, kobrezko pertzak, barrikak eta bestelakoak, garaiko material eta
teknikakaz erreplikauko dira, eta zorroztasun historiko handienagaz egindako XVI. mendeko Euskal baleontzia osotuko dabe, laster bisitau ahal izango dan itsasontzi museoa, hain zuzen be.
Datozen hileotan, eregitea eta ekipamendua aurrera doazen neurrian, San Juana itsasontzi museo bisitagarria izango da: XVI. mendeko itsas teknologia eta nabegatzaile hareen bizitza zehetasunez ezagutzeko espazio edegia.
Kontuak kontu, San Juan baleontziaren uretaratzea 2025eko azaroaren 7an egingo da baina egitarauari jagokonez, Xabier Agote, Albaolako Presidenteak egin dau berba: erronka ikaragarria izan da; perspektiban ikusita, hunkitu egiten nau pentseteak zenbat persona eta erakundek emon deitsen indarra, denporea, trebetasuna eta konfidantza proiektu honi; parte-hartze horrek sekulako eragina izan dau. Ahaztutako jakintzea berreskuratu eta orain bostehun urteko teknikakaz gauzatu ougu. Garrantzitsuena ixten dauen ondare bizia eta bultzatzen dauen kultureare bizibarritzea da; aurrera jarraitzea da asmoa gizarteari bere itsasotasuna bueltetako. Orain azken faseari ekingo deutsgu: nabegagarri bihurtzea eta itsasora itzultzea.
Ondoren, Teo Alberro Pasaiako alkateak adierazo dauenez, San Juanaren botadurea ez da soilik itsasontzi historiko baten historia berpiztea: komunidade baten ahalegina da, alkarlanean eregitakoaren emoitzea. Ekimen honen bidez, Pasaiak barriro erakusten dau herri txiki batek, bere sustraietatik eta bere jentearen indar eta pasinoagaz, mundu osora heldu gaitekezala. Proiektu honek balio kolektiboen indarra erakusten dau: jakintza partekatua, artisauen lana, belaunaldien arteko transmisinoa eta kulturearen bidezko barrikuntza.
Jarraian, Ibone Bengoetxea Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu dauenez, San Juan ontziaren uretaratzea jazoera sinboliko bat baino askoz gehiago izango da: tradizinoa eta modernidadea, sustraiak eta etorkizuna batzen dakien herri baten isla. Albaolak erakusten dau ondarea jagotea ez dala atzera nostalgiaz begiratzea, sustrai sendoakaz aurrera egitea etorkizunerantz baino. Erakusten deusku euskal nortasuna ez dala zarratua, mundura edegia baino, beti egon dan bezela, azpimarratu dau.
Azkenik, Gipuzkoako Diputadu Nagusiak, Eider Mendozak, nabarmendu dau San Juan baleontziaren uretaratzea nazinoarte mailako jazoerea izango dala, kulturearen eta itsas-ondarearen ikuspegitik: gure lurralderako eta herrirako be lehen mailako hitzordu batez gabiz, arrazoi askorengaitik eta, horreen guztien artean azpimarratu nahi ditut egitasmoak barrubatzen dituen hiru balio, proiektu honen bitartez mundu zabalera begira aldarrikatzen dituguna. Lehenik, alkarlana: ontziko piezak ensanbleteaz gan, proiektuaren inguruan personak, erakundeak, alkarteak, komunidade oso bat lotu dauelako. Bigarrenik, barrikuntzea: gogorarazoten deuskula itsasora begira aurrera egin dogun herri ekintzailea garela. Eta, hirugarrenik,
lan ona: taldelanaren, jakintza zientifikoaren, konpromisoaren eta ofizio tradizionalen emoitza parebakoa dalako San Juan ontziaren erreplikea.
Oharra: zemendiaren 7an San Juan baleontziaren botadurea EITB 1 telebista katetik jarraitu ahal izango da zuzenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!